Orbaibar Erronka

Kirolaria den Ricardo Abadek beste egunean proiektu berri bat aurkeztu zuen “Orbaibar Erronka”, menditik egingo den, 43 kilometroetako lehenengo maratoia. Ekitaldia, martxoak 26an egingo da “Fundación Retos Solidarios Ricardo Abad” -en eskutik. Nafarroan, mendi ibiltari eta lasterketan aritzen direnen erreferente izateko asmoarekin sortuta.

2008tik hausnartuz zebilen proiektua da eta 300 pertsonek parte-hartzea espero du.

Azaldu duen bezala, erronka, “diziplina anitzeko” eta “oso polita” den froga batean datza, zeinean: mendiko txirrindulak, korrikalariak eta ibiltariak parte hartu ahalko duten. Hiru taldeak modu mailakatu matean aterako dira ekitaldia seguruagoa eta antolatuagoa eginez. Honetaz gain, erakundeak 10 kilometroetako zirkuitu bat eskainiko du, jaiaz baita ere gozatu nahi dutenentzako.

Kontutan hartzekoa da, gogorarazten digu Abadek, froga hau “zorrotza eta gogorra” dela, 3.000 metroen garaiera desberdintasunak eta mendi-bideak baitaude.

Jakin behar dugu “Orbaibar Erronka” ekitaldian irabazitako dirua, Ricardo Abad-en fundaziorako dela, zeinean, beste batzuen artean, desgaitadun arloan eta gaixotasun arraroen ikerketa arloan lan egiten den. Hau jakinda, gendea animatuko delakoan dago, proiektu hau urtean behi egiteko asmoa baitauka.

Jada, urtarrilaren 25an izen emateko epea ireki zen, martxoak 2an bukatuko delarik. Izena emateko ‘manyrounds’ webgunean sartu beharko da, 10 kilometroetako lasterketa 12 eurotan egonik eta maratoia 25 eurotan.

Bestalde, Eduardo Elizalde, Laboral Kutxa eremuko zuzendaria, “Many Rounds” -ekin erakundean lan egiten duela medio, ekitaldiak “salto garrantzitsu bat”  suposatzen duela adierazi du “jende gehiagoren arreta bilatuz” baitaude.

Urtarrilak 25ean, baita ere Leotzko Udalaren eta Erdialdeko Garapenerako Partzuergoaren ordezkari bezala, Ainhoa Mateo joan zen, zeinak proiektua pozez onartu eta ekitaldiaren alde egin zuen.

Begoña Echeverría, kirol eta gaztetasunaren Nafar Institututik, honako hau adierazi du: “interesa edota gogoak edo bakoitzak lanean jarraitzeko dituen desirak, kirolaren zehar egiten diren proiektu onuragarriak”