Gaur Egun

Nafarroako Gobernuko Turismo Zerbitzuak eta Garalur-Cerdenak eskualdea bisitatuko dute.


Orba Ibarreko Landa Etxeen Elkarteak Orbaibar ezagutzeko txangoa antolatu du datorren ekainaren 25erako, txangoan Nafarroako Gobernuko Turismo Zerbitzuaren Teknikariek, Turismo Bulegoko teknikariek, Nafarroako Turismo-partzuergoek, CEDERNA-GARALURREK eta Orbaibarreko Alkate berriek hartuko dute parte.

Ekitaldi honen helburua hainbat tokietatik Nafarroara datozen pertsonei publizitatea helarazten dieten Agenteek gure eskualdea ezagutzea da.

Landa Etxeen Elkarteak bisitak programatu ditu egun osoan: Soltxagara (Lekunberri Etxea, Jauregia eta Eristain Baseliza), Artariainera (Arku Etxea), Iratxeta (Garaia eta Eliza), Orisoainera (C. R. Orisoaingo Jauregia, Lastategia eta Eliza), Barasoain eta Garinoainera (C.R. Julito, Errementaria, Baztan eta Lakoak).

Viña Valdorba Ardandegian Bazkaldu ondoren Gerinda Mendia bisitatuko dute (parke eolikoa eta haize-errota), Sansoainen dagoen Valdorba (ehiza)-barrutia eta Oloritzeko Basondoa Ardandegia.

castellano

SARRERA