Gaur Egun

Uztaren II Jaia


Pasa den uztailaren 13an Uztaren jaia bigarren aldiz burutu zen Puiun.

Bisitari ugari gerturatu zen Orbaibarreko herri honetara, batzuk haien gaztaroan egindako lanak gogora ekartzera eta beste batzuk nekazariek duela berrogeita hamar urte nola egiten zuten lan ikustera.

Giroa birsortzeko Puiutar askok garai hartako arropak jantzi, igitaiei eta zoketei hautsa kendu eta eguzkitara gogor ibili ziren lanean. Gainera, ohi bezala “patatak urinarekin” hartu zituzten hamaiketakoan.

Festak duela bi urte herri horretan bertan izandako antzeko egitaraua izan zuen: uzta bildu zen eskuz eta makinaz, baita garia jo, bahetu eta paketatu ere, hori guztia gure aiton-amonek egiten zuten moduan.

Aurtengo berriztapena lastoa eta aleak banatzen zituen harrizko trailua izan da, zeinari asto batek tira egiten zion. Aurreko edizioan, lan hau era mekanikoan soilik egin zen.



Segando a mano.

Siega con tracción animal.

Herriko hainbat eremutan egon zen jaia goiz guztian, eta bertaratu ziren pertsonek Puiuko frontoian jarritako karpan Nafarroako Artisautza Elikagaien Elkarteak eta Napar Bideakek (artisautza elikagai ekoizle Kooperatibak) ikusgai jarri zituzten produktuak ikusteko aukera izan zuten. Ekorbaek (landaren usaintsuak) eta José Agustín Guillén eskultoreak, biak Puiukoak, haien produktuak erakutsi zituzten.

Amaitzeko, parte hartu zuten pertsona guztiek ateak zabaldu berri dituen Zazuga Elkartetxean (lehen Nekazari Sindikatua zenean) bazkaldu zuten eta postreen orduan J.L. Ulibarrena Etnografoak antzina uzta nolakoa zen azaldu zien bertaratutakoei.

Ekitaldi honen bitartez jaiari agur esan genion bi urte barru arte.

Orbaibarraren Garapenerako Elkarteak eta Puiuko Udalak antolatu zuten Festa, baina ezin izango zen Uztaren Jaia ospatu lan gogorra egin zuten hainbat puiutarren laguntzarik gabe, ez eta Azkoiengo, Miranda-Argako, Puiuko eta Tafallako hainbat lagunek erabili ziren makinak maileguan utzi ez balituzte. Festa Elkartearen beraren funtsekin, Puiuko Udalaren laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuko Turismo Zerbitzuak emandako diru-laguntzarekin ordainduko da.

castellano

SARRERA

 


Trilladora mecánica.
Empacadora.

Cernedora.