Gaur Egun

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ziza-ibilbideak inauguratu ditu



Azaroaren 14an José Andrés Burguete Ingurumen Kontseilariak eta Orbaibarreko hainbat udal-ordezkariek iIatxetako ibilbidearen parte bat ibili zuten eta ibilbide honetan horren ugariak diren saltsa-perretxiko horiak (Cantharellus lutescens) hainbat lagin bildu zituzten.

Bisita eta gero, El Mirador Ostatu-jatetxeak ziza-pintxoak eman zituen dastatzera Iratxetako Elkartetxean.

Zizen bilketa sustatzen duten ibilbideak seinaleztatzen lagundu dute Orbaibarreko Udalek (Barasoain, Garinoain, Leotz, Puiu, Orisoain, Untzue), LIFE Micovaldorba proiektuak, Nafarroako Gobernuak, EHNk, El Pajar landa etxeak eta Orisoaingo Jauregiak.

Herri bakoitzetik irtenda, sei bideko ibilbide tematikoa eratu da. Bertan ageri zaizkigun zizak erakusteaz gain Orbaibarreko natura eta kultura ondarea ezagutzera ematen digu ere.


Ibilbide honek zizek pizten duten interesa asetu nahi du; bai aisialdirako, bai gastronomikoki, bai eta kulturalki ere, aktibitate hauek guztiak ustiapen jasangarriaren lemapean egiten direla ziurtatuz.

Ibilbidea zein den eta zona bakoitzeko zizarik garrantzitsuenak zeintzuk diren esaten duten panelek erakusten dute pasealekua. Paneletan zizak zuzen biltzeko azalpenak aurkituko ditugu hala nola informazio interesgarria eskualdearen gain.

Ibilbide hauek ekosistema esanguratsuak zeharkatzen dituzte: pagadiak, larizio pinu (pinus nigra), pinu gorri (pinus sylvestris) eta aleppo pinudun (Pinus halepensis) pinudiak, karraskadi, harizti, mediterranear sasiak, larreak, belardiak eta erriberako basoak besteak beste. Topa ditzakegun zizen artean nabarmentzekoak dira esnegorria, gibela, onddo beltza, saltsa-perretxiko horiak, barrengorria, perretxikoa, zizahoria, ilarraka, galanperna eta belarri berdea.

Ibilbideen luzera sei eta hamabi kilometroen artean dabil eta zailtasun ertain edo baxukoak dira. Ibilbidea egiteko aldez aurretik zeuden baso-bide eta bidexkak aprobetxatu dira. Orientazioa errazteko marra zuri eta berdeak margotu dira hainbat toki estrategikoetan.

Turismo egitasmo honen bitartez, gure zona turismo xedetzat sustatu nahi da, bai eta turismoa hartzeko dagoen azpiegitura hobetzea, herriak zuzenki eta zeharka aberastea hori guztia nekazal giroaren gain dugun ezagutza, hurbilketa eta errespetua sustatuz natura eta etnografia ondarearen bitartez.

Ziza-pasealekuen azalpena.

castellano

SARRERA

 


Angulas de Monte.

Panel informativo de paseo setero