| Neguko boilurraren II Azoka Nafarroan | |
|
Abenduaren 13 eta 14an Nafarroako Neguko Boilurraren II Azoka ospatu zen Orba Ibarrean. Boilurra, hura hazten duten 40 trufalariak, hura bilatzen duten zakurrek eta Juan Mari Arzak, Arguiñano eta Tubal Jatetxeko Atxen Jiménez sukaldariak, eta “Cochi” urdanga-basurde emea izan ziren protagonista. 4000 pertsona inguru hurbildu ziren Orisoainera ikuskizunaz gozatzera. Bertan boilurra dastatu ahal izan zuten baita haren jatorria eta ezaugarriak ezagutu nola Orbaibarreko produktu sorta baten zozketan parte hartu ere. Gainera, zakur batek eta basurde eme batek bertaratutakoen arreta deitu zuten eguerdiko 12etan antolatu zen miatze-bilaketan. Azoka honen helburua hiritar soil askok ezagutzen ez duten produktua azaltzea da, izan ere “jendeak boilur hitza txokolatezko boilurrekin lotzen zuen” dio Begoña Ojerrek, Micovaldorba proiektuko teknikoak. Boilurra onddo jangarria da, sukaldean oso estimatua dena bere usaiagatik eta jakiei ematen dien zapore bereziagatik. Boilurrak tuberkulu beltz itxura du , intxaur baten tamaina edo laranja batena izan dezake eta haren prezioa ohiz kanpokoa dugu, izan ere merkatuan boilur kiloa 900 eurotan dago. Arrazoi honengatik adituek sarritan boilurrari diamante beltza deritzote. Igandean, goizeko 11etan, José Andrés
Burguete Ingurumen kontseilariak inauguratu zuen azoka ofizialki. José
Andrés Burguetek berak txunditua zegoela aitortu zuen Micovaldorbak
egindako lanaren fruitu egitasmo hau ikustean. Horretaz gain, Nafarroako
gizarteak erronka sutsua du esku artean, erakutsi beharko baitu kontserbazioa
eta garapena guztiz bateragarriak direla, eta proiektu hau, hain zuzen
ere, horren erakusgarri bikaina dugu. Mariví Labiano Orisoaingo
alkatesak eta ondoko herrietako alkateek: Javier Inchusta (Garinoain),
Eduardo Guillén (Puiu) eta Endika Zabalza (Leotz) kontseilaria
lagundu zuten. |
Demostración recogida de trufa con perro a cargo de Javier Lander
Foto de homenajeados: De izquierda a derecha. Peio García Amiano, Atxen Jiménez, Serafín Izquierdo, Cochi, Karlos Arguiñano, Juan Mari Arzak |
|
Basurde eme boilur-bilatzailea Goizeko hamabiak inguru zakur eta basurde-eme banak, haien jabeekin batera, boilur-landaketa nola miatu behar den erakutsi zuten. basurde emea izan zen jardunaldiko protagonista bitxia eta maitea/kuttuna izan baitzen nola ehun kilo baino gehiagoko animalia batek bere jabearen oparia itxaroten zuen ikusteak aldez aurretik lurperatutako onddoa bilatu eta gero. Javier Lande trufa ekoizleak ere haren artzain zakurrarekin
erakustaldi polita egin zuen. Langi zakurrak mugatutako eremuan bi trufa
aurkitu baitzituen baitzituen. Lander duela hiru urte hasi zen onddo
hauek bilatzen eta orduz geroztik bere hiru zakurrei boilurrak bilatzen
irakatsi die, bere hitzetan “zakurrek bete beharreko baldintzak
usaimen ona edukitzea eta obedientea izatea dira, ez du axola zer arrazakoa
den”. |
Cochi y su dueño Serafín encontrando una trufa. |
|
Patata lorea boilurrekin Boilurra egiten berriztatzaileenari Tuber Sariaren lehenengo postua eskuratu zuen Juan Mari Arzakek. Onddo mota hau duela 25 urte bere plateretan erabiltzen hasi zela baieztatu zuen sukaldariak. Gainera eskerrak eman zituen saria jasotzeagatik eta zera esan zuen “duela zazpi urte egin nuen patata lorea boilurrekin izena eman nion, eta orduz geroztik, nahiz eta plater askotan, postreak barne, boilurra erabili dudan ez dut hura baino plater hoberik egin”. Tuber Sarien lehenengo edizio honetan azokara joan ziren beste sukaldari goren batzuen lana ere aintzatetsi zen, besteak beste: Karlos Arguiñano, Pello Aramburu eta Tafallako Tubal jatetxe ezagunaren Atxen Jiménez. Azken honek esan zuen “errekonozimendu hau jasotzeak ilusio handia egiten dit, izan ere Orbaibarra Tafallatik oso gertu dagoen lurraldea da, eta ekimen honen bidez gure lana aintzakotzat hartzea ohore handia da niretzat”. Horren estimatua den onddo hau iaz saldu zenaren prezio bikoitzean saldu da aurten; boilur kiloa 900 euroan (149.731,2 pzta). Pairatu dugun uda gogorra dela eta aurtengo boilur produkzioa eskasa izan da eta, honenbestez, jaki honen prezioa ikaragarri igo da. (Iturria: Diario Noticias) |
Homenaje cocineros |
2002ko abenduaren 14a, LARUNBATA Larunbatean 14an, eguerdiko 12etan, boilur-ondoetara bisita egin zen. Guztira aldez aurretik izena emandako 55 lagunek eta hainbat hedabide akreditatuk bertatik bertara ezagutu zuten nolakoa den ekoizten hasi berria den zuhaitz mikorrizatu-saila eta ikusi ahal izan zuten boilurrak nola biltzen diren horretarako bereziki irakatsia izan den zakurraren laguntzaz. Aldi berean, gidak eta boilur-ekoizleek emandako azalpenei esker, boilurraren biologia eta haren landaketa ezagutu ahal izan zuten. Guztioi bitxia egin zitzaigun zakurren lana, nola erakusten
duen boilurrik dagoen eta nola ateratzen den boilurra lurretik. Boilurraren
usaia oso berezia suertatzen zaigu ere, batzuek gorrotatzen duten bitartean
beste batzuek zeharo gustuko dute. Baina guztiak bat etorri ziren hain
ohiz kanpokoa den esperientzian bikaintzat jotzean. |
Demostración recogida de trufa con perro (Fuente: Berria; Fotografía: Gari Garaialde) |