Gaur Egun

LUIS IRIZAR sukaldaritza eskolak Orbaibar bisitatzen du

Luis Irizar itzal handiko Sukaldaritza Eskola Donostiarreko 25 ikasleek Orbaibar bisitatu zuten otsailaren 18an, asteazkena.

Ekitaldi honen helburu nagusia espainiar estatuko etorkizuneko sukaldari onek haien plateretan boilurra erabiltzea da eta, zeharka, nekazal eremuetan boilurren landaketa eta merkaturatzea sustatzea.

Ekimen hau Luis Irizar Sukaldaritza Eskolak eta LIFE Micovaldorba proiektuak bultzatu dute boilurraren inguruan egindako hainbat ekitaldiek, Boilurraren II.Azoka Nafarroan besteak beste, piztu duten interesa ikusita.

Egun horretarako antolatu ziren ekitaldiak honakoak izan ziren: boilurraren ekoizpenari buruzko hitzaldia Garinoainen dagoen Lakoak landa etxeko sotoan, boilur bilketa zakurrarekin, boilur-bazkaria Coto Valdorba jatetxean, eta Tafallako Tubal jatetxeko Nicolás Ramírez Jiménezek emandako maisu-eskola boilurraren erabileraren inguruan goi-mailako sukaldean.

Nicolasek lau plater prestatu zituen haien osagaien artean boilurra erabiliz:

– Saltsa-perretxiko horia, aguinagako angula, orburu frijituak eta neguko boilurra.
– Patata, foie eta neguko boilur hostopilak Sauterne saldarekin eta laranjazko karameluarekin.
– Arrautz boilurtua patata melatuarekin, Saltsa-perretxiko horia, foierekin, neguko boilurrekin eta patata erreaz egindako aparrarekin.
– Abakando errea pasta freskoarekin eta neguko boilurrarekin

castellano

SARRERA