Gaur Egun

Coto Valdorbak (Sansoain) estatuko baso-tiroaren 2. txanpa hartzen du.


Pasa den maiatzaren 23an, igandea, Arco Iruña kirol elkarteak Coto Valdorban (Sansoainen) duen aretoan, liga nazionaleko baso-tiroaren 2.txanpa antolatu zuen. Bertan Kataluniatik, Aragoitik, Madrildik, Euskaditik eta, nola ez, Nafarroatik etorritako arkulariek hartu zuten parte. Nafarroan, esaterako, hainbat modalitateetako txapeldunak ditugu, besteak beste, baso ibilbidekoa, 2 dimentsiotako irudiekin (lauak) eta animali irudiekin 3 dimentsiotan eginda (bolumetrikoak), benetako heiza, tiro olinpikoa eta aretokoa.


Arku tiroak berezko duen edertasunari modalitate honek duen edertasuna gehitu behar zaio, naturarekin kontaktuan/harremanetan baitago etengabe. Hori guztiaz gain, parte hartzaileen artean lehia osasuntsua dago.

Espainiar Estatuko Arku-tiroaren Federazioak aintzat hartzen ditu jaurtialdi hauek Espainiar Estatua Ordezkatuko duten lagunak hautatzeko orduan. Txapelketa hauetan aditu ez denak jakin dezala basoko ibilbidea bi dimentsioetako tiroa eta zehaztasun-tiroaren arteko nahasketa bat dela, zehaztasun dianari tiro egin behar zaio distantzia ezagun eta ezezagunetatik, tiro-pikotxen, arku mota eta modalitatearen arabera.

Informazio gehiago http://www.camp-fita.org/RFETA/

castellano

SARRERA