Gaur Egun

Perretxiko Foroa

LIFE Micovaldorba proiektuak perretxikoaren gainean eztabaidatzeko lehenengo leku birtuala sortu du, eta orri honetatik bertatik sartu zaitezke.

José Andrés Burguete Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Saileko Kontseilariak maiatzaren 26an foroa aurkeztu zuen.

Ekimen honen helburua alderdi ezberdinen iritzia ezagutzea da, bai eta perretxikoen bilketarekin zerikusia duten hainbat sektoreena ere: ostalaritza eta sukaldaritza, kudeatzaileak, landako bizilagunak, hirietako bizilagunak, hornitzaileak, esportatzaileak, kontsumitzaileak, ikertzaileak, teknikariak eta mikologia elkarteak.

Helburua agente hauek guztiek beraien iritzia foroan islatzea da. Lehen esan bezala, bihar bertatik egin ahal izango dute, hainbat hilabetez, datorren 2004ko ekainaren 28arte.

Calocybe gambosa (perretxiko)

 

José Andrés Burguete kontseilariak atzo esan bezala, “ San Ferminak baino egun batzuk lehenago parte hartu agente guztien iritziak aztertuko dira”. Ondoren, foroan partehartzearen inguruko txostena egingo da, eta web orri honetan bertan ikusi ahal izango duzue.

Printzipioz bost dira eztabaidatzeko proposatu diren gaiak:

– Perretxikoak denontzat ala gutxi batzuentzat.
– Saskian geroz eta gutxiago eta mendian geroz eta gehiago balio dute.
– Geroz eta gutxiago irteten/ateratzen dira.
– Geroz eta gehiago atera daitezke.
– Arautegirantz?/arautegia eratuko ote?...

Inkestatan parte hartu ahal izateko foroan izena eman beharra dago. Foroan era aktiboan parte hartzen duten guztiei Orbaibarreko kamiseta oparituko zaie eta Orbaibarreko 10 ekoturismo giden eta gure ibarrean asteburu mikologikoaz gozatzeko zozketan hartuko dute parte, hori guztia Coto Valdorba eta El Mirador Ostatu-Jatetxearen eskutik.

Perretxikoa da, bigarren boilurraren ondoren, Nafarroan preziorik altuenak lortzen duen onddoa, 18 eta 120 Euro bitartean kiloa, urtea eta denboraldiaren arabera, jakina. Ikusmin handien dutenek jakin dezatela perretxikoaren izen zientifikoa Calocybe gambosa = Tricholoma georgii dela.

castellano

SARRERA

 

Forora sartzeko /sarbidea