Gaur Egun

Iratxetak bere eliza zaharberritzen/zaharberritu du

Urriaren 5 eta 6ko asteburuan, Iratxetak, haren patroia den Virgen del Rosario ren jaiegunean/egunean, bertako frontoiaren ehun urteak (1902-2002) ospatu eta bere eliza inauguratu zuen obratan hainbat hilabete egon ondoren.

Frontoiaren 100 urteak ospatzeko bi pilota partidu antolatu ziren: lehenengoa txikiek jokatu zuten, buruz buru bi bikote gazte, bata Tafallakoa eta bestea herrikoa. 22 eta 21 irabazi zuten herrikoek. Bigarren partidua helduek jokatu zuten eta bertaratutakoek norgehiagoka sutsu batekin gozatu ahal izan zuten.

Eliza inauguratzeko herriak azken 40 urteotan izan dituen 4 apaizak gonbidatu zituen mezara.

Eraikinak zaharberritzeko beharra zuen, honela, gaina, kanpaidorreako zorua, ataria, sarrera... berritu dira. En fin, hormak soilik mantendu dira. Eliza errestauratzeko Joaquín Oroz Eraikuntza enpresa kontratatu zen. Profesionalez gain, herritarrek ere hartu dute parte eliza margotu, barnizatu, eliza hustu eta haren ondarea gordetzeko orduan. Udal taldeko hainbat kideek ere lagundu zuten eliza margotzeko orduan. Iratxetako Kontzejuak, Leotzeko Udalak, eta herritarrek zein herritar ohiek obrak ordaintzen lagundu dute. Artzapezpikutzak 6.000€ eman zituen. Horretaz gain, Elizaren Obra batzordeak zozketak antolatu ditu azken bi urteotako gabonetan eta sariak honakoak izan dira: Gabonetako Saskia, herriko biztanle batek eskuz margotutako Jaiotza, telebista bat, kutxatxoak gabonetako produktuekin... era berean 24.000€ko kreditua eskatu behar izan da gastuei aurre egiteko.

castellano

SARRERA