Gaur Egun

Garinoaingo Amaiur gizarte-etxean diapositiba-emanaldia: “Dos huellas hacia el sur”

Ekainaren 4ean, ostirala, Natalia Cárcamok eta Miguel Angel Díazek San Franciscotik Ushuaiara (Argentina) txirrinduaz egindako bidaia islatzen duen “Dos huellas hacia el Sur” izeneko erreportaia aurkeztuko dute.

“Txirrinduaren zantzua, pedalaren erritmo lasaia eta ilusioz beteriko alportxak nahikoak dira Amerika, horren dimentsio erraldoiekin ikaratzen gaituen lurraldea, zeharkatzearen ametsari hegoak emateko. 1998ko udazkenean Amerikan zehar bidaia luzea hastea erabaki genuen, San Frantziskon hasi eta bi txirrindu garraiobide genituela. Amerika pausuz pausu ibiltzea zen gure asmoa, presarik gabe, denbora mugarik gabe, zori-haizeak eramana.

24.000 kilometroz pedalari eraginez kultura indigenetara hurbiltzeko aukera izan genuen, Ertamerikako sumendietara begiratzeko aukera, Ketzalaren kolorea ikusteko aukera edo Patagoniaren amaigabetasuna ezagutzeko parada ere izan genuen. Ustekabe ugari egon zen bidaian, besteak beste, hegan egiten ikasi ez duen Panchito izeneko kondorra ezagutu genuen, goiz batean krokodiloz jositako ibai baten ondoan kanpatu genuela konturatu ginen eta errepideko bihurgune batean guztiz biluzik zegoen laurogei urteko gizona aurkitu genuen besarkadak oparitzen zituena. Bidaiak iraun zuen urtebete baino gehiagoan gure zakuak topaketaz, mendiz, aurpegiz, oihanez eta bitxikeriaz bete ziren eta horiek guztiak “Dos Huellas Hacia El Sur” liburuan irudikatuak geratu dira haizeak eraman ez ditzan”.

“Dos Huellas Hacia el Sur” liburua erosi nahi baduzu Miguel Angel Diez egilearekin berarekin harremanetan jar zaitezke honako helbidean: cicleta@wanadoo.es . Liburuak 15 € balio du.

Bestela ere, gauza interesgarriz (aktibitateak, bidai kontakizunak,etab.) jositako web orri interesgarria dute: www.cicloviajeros.com

castellano

SARRERA