Gaur Egun

MTB txirrindu-ibilaldia Orbaibarren (lehiaz-kanpokoa)

Maiatzaren 30ean egin zen.

Ibilaldia igandean hasi zen goizeko 9:30etan Orisoaingo igerilekutik. Irten eta Sansomainerantz joan ziren, herri honetatik gertu errepide nazionala zeharkatu zuten Puiurantz hainbat errepideetatik, autopista gurutzatu gabe.

San Millán Baselizara iritsi ziren, bertatik Bezkitzera joan zen ibilaldia, eta handik, basoak zehartuz Amatriainera iritsi eta San Pelayora igotzeko, hortik aurrera jaitsiera hasi zen Orisoaingo igerilekura iritsi arte.

Ibilbidearen erdian edateko eta jateko geldialditxoa egin zen. Helmugan sari zein elastikoak banatu ziren partehartzaileen artean eta hamaiketakoa hartu zuten.

Laguntza eman zuten: Diario de Noticias, Forum Sport S.A., Coca-cola, Zamarguilea-Córdoba Lorezaintza eta lantalde teknikoa.

Enpresa antolatzailea: Pro-sport Kirol Zerbitzuak.

Telefonoa: 651 156 326

Posta elektronikoa: Pro_sport_act@hotmail.com

castellano

SARRERA