Txangoa Gasteizera
Ekainaren 19an txangoa antolatu da Gasteizera. Autobusa goizeko 9etan
Puiutik aterako da eta 9:10etan Garinoan-Barasoain bidegurutzean geldialditxoa
egingo du partehartzaile gehiago hartzeko.
Behin Gasteizera iritsi, kafetxoa hartu eta alde zaharra bisitatuko
da gida baten laguntzaz.
Ordu bietan erdi aroko auzoan bazkalduko da, Argentinar jatetxe batean.
Arratsalderako ez da aktibitaterik prestatu bakoitzak bere kaxara
joan dadin.
Itzulera ordua 19:00etan jarrita dago.
Aktibitate honetan parte hartu nahi baduzue “Donne” Elkarteak
herrietan dituen kontaktuetan izena eman ezazue ekainaren 8a baino
lehen.
Bazkide direnek 9€ ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek
aldiz 12€.
Aktibitate hau gauzatzera Tafallako Giza Zerbitzu basea lagundu du
eta INAMek eta Orbaibarreko Udalek dirulaguntza eman dute.
|