Gaur Egun

Orbaibarko eguna 2002


Ia hogei urte dira bailarako bizilagunek Orbaibarko eguna ospatzen dutela, eguna Katalain baselizaren jaieguna dugu, irailaren 14a, Gurutze eguna.

Azkeneko Orbaibar Eguna, irailaren 15ean ospatu zena, azken urteotako jendetsuenetariko bat izan zen. Zalantzarik gabe, goiz guztian izandako eguraldi onak zer ikusi handia izan zuen eguna arrakastatsua izateko.

Urtero bezala, Baselizaren barruan meza egin zen, bertan, azken aldian hain beharrezkoa zaigun ura eskatu zen behin eta berriro. Kanpoan, bien bitartean, Orbaibarreko VI gastronomia eta Artisautza Azoka egin zen, non eskualdeko artisau ugarik hartu zuten parte. Margolanak, egurrezko tailuak, ehoziri-lanak, joskintza lanak, zeramika, eztia eta zonan ekoiztutako izpilikuz eginiko esentziak ikusgai egon ziren. Salmenta postu bat zegoen non Orbaibarren eginiko cava dastatzera eman eta saltzen zuten. LIFE Micovaldorba proiektuko teknikariek ordenagailu bat eraman zuten bertaratutakoek haien web orria bisita zezaten eta orrialdearen gain zuten iritzia posta elektronikoz bidali.

Orbaibarko Garapenerako Elkarteak Orbaibar Eguneko Batzordeari lagundu zion ekitaldia burutuko zen karpa utziz. Azkenik Puiuko gazte talde batek bertaratutakoei bertako produktuak eman zizkien dastatzera, gozoak zein gaziak, “borondatearen” trukean, bide batez, arestian baino eskasagoa, postuko arduradunen esanetan, antza denez jendeak borondate gutxiago du Euroarekin Pezetarekin baino.

Orbaibar Eguneko Batzordeak “Taberna” bat ipini zuen bertaratutakoen egarria asetzeko. Sekulako beroa egin zuenez, eramandako hornidura guztiak agortu egin ziren.

castellano

SARRERA