|
Abenduaren 14 eta 15ean Nafarroan egiten
den Neguko Boilurraren lehenengo azoka egin zen Orbaibarren.
Boilurrak, boilurrak ekoizten dituzten 40 nekazariak,
boilurrak bilatzen dituzten zakurrak, Juan Mari Arzak eta Tubal jatetxeko
Atxen Jiménez bezalako itzal handiko sukaldariak izan ziren protagonista.
3000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren zakurrekin
egindako bilaketa ikustera, hala nola boilur freskoen, boilurretik eratorritako
produktuen eta boilur-arbolen erakusketa eta salmenta ikustera, bai
eta arrautzak eta pateak dastatzera eta boilurraren goraipatze ekitaldira.
Boilur kiloa 480 euroan saldu zen ( 79.865 pzta). Tafallako
Tubal Jatetxeko Atxen Jimènez salbu, honek, 500 euro ordaindu
baitzituen 53 gramoko boilurraren trukean (kontuak ateraz kiloa 9.434
euroan ateratzen zaigu, miloi eta erdi pezeta inguru). Irabaziak Prestigek
Muxian, Galizian, sortu zuen hondamendia garbitzeko eman ziren.
|
2002ko abenduaren 14a,
LARUNBATA
Larunbatean, 14an, eguerdiko 12etan,
boilur-arboletarako txangoa hasi zen. Aldez aurretik izena eman
zuten 50 pertsonek ezagutu zuten bertatik bertara nolakoa den
jada ekoizten hasi diren zuhaitz mikorrizatuak eta boilurrak bilatzeko
bereziki hezia dagoen zakurrarekin egindako bilketa ikusteko aukera
izan zuten, aldi berean boilurraren biologia eta haren landaketa
ezagutzeko aukera izan zuten gidaren eta trufa-ekoizleen eskutik.
Horretaz gain, boilur-arbola naturalak dauden lekua bisitatu zuten,
beheraka doan arren oraindik ere boilurren bat edo beste har daiteke
bertan, lur hauek biltzen dituzten ezaugarriak ikus daitezke.
Zakurra lanean ikusteak bertaratutakoen
arreta hartu zuen, boilurra bertan dagoela nola erakusten duen
eta nola ateratzen duen lurretik. Boilurraren usaia ere berezia
da, batzuek oso gustuko dute, besteek aldiz gorroto dute. Baina
guztiak bat etorri ziren bikaintzat jotzean hain ohiz kanpoko
esperientzia.
Jardunaldia biribiltzeko
boilur-produktuz osatutako menua dastatu zuten eta artisau-cava
eta ardo ekologikoa egiten den ardandegia bisitatu zituzten ere.
Tubala Uxoa Abesbatzak eskainitako kontzertuak azken ukitua eman
zion horren egun bereziari.
|
|
|
Abenduaren
15eko ekitaldiak
Goizeko 11etan parte hartu duten
Udalen alkateek ( Orisoain, Puiu, Leotz eta Garinoain), Turismo
zuzendaria den Cristina Arcayaek eta Ingurumeneko Kontseilaria
den Javier Marcotegui Rosek Nafarroako I. Boilur Azokari hasiera
eman zioten ofizialki. Ordu horretan bertan, El Mirador jatetxeko
Julio Elizalderen eskutik, 2000 arrautz boilurtu eman zituzten
dastatzera. Jende ugari bertaratu zenez ordu eta erdian amaitu
ziren.
Horrenbeste jende joan zen 12etan
Angel María Ojer Amatriainen Orbaibartarraren “Lasi”
zakurtxoa ikustera non ezkutatutako 8 boilurretatik bakarra baino
ez zuen aurkitu.
Eguerdiko ordu batean Orisoaingo
San Martin elizan Boilurraren Goraipatze Ekitaldia egin zen. Euskal
Herriko Gastronomia-etxekoak diren Arzakek eta Peio Garcíak,
eta Tubal jatetxeko Atxen Jiménezek antolatzaileak zoriondu
zituzten haien iniziatibagatik eta aurrera jarraitzera animatu
zituzten. Juan Marik eta Peiok boilurrak sukaldean eskaintzen
dituen aukerak goraipatu zituzten eta Atxenek azken urteotan Orbaibarren
aurrera eramaten ari diren ekimenak sendoago laguntzeko eskatu
zuen. LIFE MicoValdorba Proiektuan sartuta dauden herrien lau
alkateek Campos Manik egindako eskultura eman zioten Juan Mari
Arzaki, Atxen Jiménezi, Peio García Amianori eta
Amado Salazarri, Orbaibarren 1956.urtean lehenengo boilurrak hartu
zituen pertsona dugu azken hau.
Eguerdiko ordu bietan, karpan berriro,
53 gramoko boilurra enkantatu zen Azoka ixteko. Boilurren hasiera
prezioa 25,44€koa zen (4.233 pzta). El Mirador Jatxearen
Julio Elizalde, Juan Mari Arzak eta Tafallako Tubal Jatetxeko
Atxen Jiménez ibili ziren nor baino nor eskaintza handiagoa
egiten. Atxen Jiménezek eraman zuen boilurra 500€ren
trukean.
Eskualdeko jatetxeek menu
mikologikoak eskaini zituzten egun guztian.
|
|
|
HELBURUAK
ERDIETSIZ
Europako LIFE MicoValdorba proiektuak
eta Nafarroako Boilur Ekoizleen Elkarteak Azoka hau antolatu dute
Euskal Herriko Gastronomia-etxearen, Orbaibarraren Garapenerako
Elkartearen, Nafarroako Hostalaritza Enpresarien Elkartearen,
Leader Proiektuaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz.
Azoka honek zituen hainbat helburu
bete dira, besteak beste: Boilurra jangai bezala ezagutzera ematea,
janaria fundamentuz prestatzea, boilur-kultura sustatzea, barne
merkatua eratu, eta boilurraren ekoizpena nekazari eremuetan sustatzea
aukera errentagarri, ekologikoa eta jasangarri gisa.
Boilur ekoizleek saldu zuten boilur
gehien kantitate txikietan, 10 eta 40 gramo bitartean, saltzekoa
agortu arte. Era berean, azokara joan ziren mintegi/haztegilariek
eramandako boilurrekin mikorrizatutako arte guztiak saldu ziren.
Euskal eta nafar sukaldeko bi izen
handien, Juan Mari Arzaken eta Atxen Jiménezen, laguntzak
merkatu motore eta dibulgazio-plataforma izan ziren.
Azokan, horren estimatuak ez diren
eta kalitate gutxiagoko beste boilurrak ezagutzera eman ziren,
adibidez, Tuber indicum, Tuber brumale o Tuber aestivum. Ekimen
honen helburuetako bat iruzurra salatzea eta horren usain gozoa
duen kalitatezko neguko boilurra (Tuber melanosporum espeziea)
aldarrikatzea zen.
Antolatzaileek poz handiz
hartu zuten jendearen parte hartzea eta portaera itzela. Igandean
soilik 872 auto zenbatu ziren.
castellano
SARRERA
|
|
|