Gaur Egun

VI. Orbaibarreko Hirugarren Adinekoentzako ekitaldien VI. edizioa

Maiatzaren 29, 30 eta 31an gure nagusiek Orba ibarreko Giza Zerbitzuek eta udalek haientzat bereziki antolatutako ekimenen VI. Edizioaz gozatu ahal izan zuten.

Egitarauak osteguna 29rako Bilbo eta Bermeora txangoa iragartzen zuen, Guggenheim eta Arrantzaleen museoa ikusteko aitzakiaz bi herri hauen kaleetan zehar aritzeko.

Ehun eta sei lagun animatu ziren txangoa egiten. Antolatzaileen arabera, hau izan da lortu den zifrarik altuena Orba ibarreko Hirugarren Adinekoentzako lehen ekitaldiak antolatu zirenetik duela sei urte.

Txangoa egin zutenek museoak ikusteaz gain euren artean solasean aritzeko eta elkarrekin bazkaltzeko aukera ere izan zuten. Batzuek, ziur asko, pasaden urtean egindako txangotik ez zuten elkar ikusi.




Vista del Museo Guggenheim - Bilbao

Torre de Ercilla - Museo de los
Pescadores (Bermeo)

Ostirala 30erako antzerki-arratsaldea antolatu zen Barasoaingo Martín Azpilicueta Eskola Publikoan. Mariaje taldeak “Pánico Escénico” obra antzeztu zuen.

Azkenik, larunbata 31an, egun nagusian, meza eta eskualdeko nagusi guztientzat Senidetasun bazkaria egon zen. Goizeko 11etan meza egon zen Leotzeko Elizan. Ondoren, Orbaibarreko Dantza Taldeak haren soinu eta dantzekin bazkalordua arte itxaron beharreko denbora girotu zuen. Bazkarira herriko frontoian kakatua zegoen karpa batean egin zen eta bertara 150 pertsona joan ziren. Orbaibarreko Giza Zerbitzuetako zinegotziek eta Orbaibarreko udalen alkateek omenduetakoekin bazkaldu zuten. Zuzeneko musikak arratsaldea girotu zuen, eta batzuk dantzatzera ere animatu ziren.

¡¡¡ Hirugarren Adinekoentzako VII. Edizioa arte Lagunak!!!!

castellano

SARRERA