Gaur Egun

Jaia Puiun


Pasa den maiatzaren 24an Orbaibarreko Batzordeak, beste hainbat zereginen artean Ibarreko Eguna urtero antolatzen duenak, Eskualdeko gazte guztiak deitu zituen Puiura “Udaberriko jaia” ospatzera.

Egitaraua honakoa zen: kontzertua bertako talde baten eskutik, azkenean Lakabeko URTO taldeak ordezkatu zuena, herriko frontoian jarritako karpa batean, afaria eta dantzaldia.

Gazte asko joan zen Puiura, hortaz antolatzaileek Neguko eta Udaberriko Jaia antolatzeaz gain Udakoa ere egiteko asmoa dute. Printzipioz irailean egitea pentsatu dute, “Orbaibarreko Egunean”.

castellano

SARRERA