SARRERA

NOLA HELDU

ZERBITZUAK
Landa etxeak
Igerilekuak

ONDAREA
Natura
Ibilbideak
Historia
Jaiak

HERRIAK

MICOVALDORBA

DENDA

ABESTIA

ESTEKAK

NORTZUK GAREN

IRITZIAK

WEB MAPA

Life Europa
 
Historia

Orbaibarra Pirinioen eta Nafarroako erriberaren arteko igarobide dugu. Orbaibarra herri txikiez osatua dago. Herri hauen biztanle kopurua beheraka doan arren ondare ikaragarria gordetzen dute oraindik ere; jauregiak, elizak eta baselizak Done Jakuerako bidean arestian izandako berebiziko garrantziaren erakusgarri dira.

Orbaibarreko lurrak itzal handiko hainbat guda hartu ditu, besteak beste, iruñeako erregeek arabiarren aurka burututakoak, Vianako karlos Printzearen aldekoak Juan II erregearen aldekoen arteko lehia XV. mendean. Independentzia gudan ibarreko artadi eta karraskak Espozen eta Minaren agintepean zeuden gudarien babesleku izan ziren. Gure historiaren hainbat pasarte ikusi ditu Orbak. Nahiz eta herri asko desagertu, historiaren oinatza begien bistara ikus daiteke.

Gandiriainen, esate baterako, izurrite batek bertako guztiak hil zituen. Hiru ume baino ez ziren bizirik irten. Ondoko herrietako zenbait familiek hartu zuten euren kargu. Horregatik merezi du zona honen elementuak ikustea, Garinoaineko elizak eta komentuak edo Katalain eta Etxanoko santutegiak bisitatzea.

Untzuen, esate baterako, Artederrako Andra Mariaren irudia ikus dezakegu XII eta XIV mendeen arteko San Millán elizan. Etxaguen, aldiz, XVI. mendeko jauregia eta Santa Barbara Baseliza ikus ditzakegu. Detaile txiki hauek osatzen duten multzoari begiratuz gero tokiko historiaren ikuspegi zoragarriaren murgil gaitezke.



 

Orbaibarrako Garapenerako Elkartea - Asociación para el Desarrollo de la Valdorba
T/Fax- 948 720 500
POSTA ELEKTRONIKOA - info@valdorba.org