| Historia-/Administrazio-kategoria:
Lekua
Biztanleria (2000): 19 biztanle
Distantzia Iruñera: 35
km.
N-121aren 27.kmtik, Garinoaingo bentatik gertu, NA 5161 errepidera sar
gaitezke. Sansomain, Benegorri eta Bezkitz alde batera utzita, errepide
horren beraren amaieran, Amatriain topatzen dugu.
|




|
|
Garinoainetik gertu dagoen herri txiki hau
Leotzeko Udalaren barnean dago 1967ko urriaren 25az geroztik.
Bertako baserria San Pelayo mendiaren eguteran
dago, ipar haizetik babestuta.
Herri txiki honetan ondare aberatsa bisitatu
dezakegu:
Done Ezteberen
Eliza: XIII. mendean harriz eraiki eta XVII. mendean
zaharberritu zen erdi aroko eraikina. Erretaula nagusi Barrokoa
gailen da hala nola Ama Birjinaren XIV. mendeko irudia, eserita
eta umearekin belaunen gainean, egun desagertutako Nuestra
Señora del Sagrario baselizan zegoena.
Zenbait eraikuntza zibilek, egun aski
zaharberrituak dauden oinetxe (dorrea, jauregia ...) handiz
jositako iragana imajinatzeko aukera eskaintzen digute. Nabarmentzekoa
da Parisaren Etxea;
angeluzuzeneko oin planoa duen eraikin honek harlanduzko izkinak
eta leihoak baititu. Bai eta berealdiko ezkutua eta Balkoi
korritua ere. Egun ez da bizileku moduan erabiltzen. Azkenik,
ezin herritik joan nekazariari eginiko monumentua, herriaren
muturrean dagoena, zein Martinez Lerga familiak haien bizitza
basoan eman zuten arbasoen oroigarri gisara egindako artzain
borda ikusi gabe.
castellano
SARRERA
|
|




|
|