Amunarrizketa

Historia-/Administrazio-Kategoria: Lekua
Biztanleria (2001): 6 biztanle
Distantzia Iruñera: 35 km. NA 5100 errepidean, N-121tik sar gaitezke Barasoainetik eta Garinoainetik gertu.

Urte batzuk hutsik egon eta gero familia bat bertan kokatu izanari esker birsortu den herri txikia dugu. Nafarroako Gobernuaren tutoretzapean epe batez egon ostean, Leotzeko Udal-barrutiko kide izatera pasa zen 1963. urteko irailaren 13an. Hala eta guztiz ere/Dena den, XV. mendean Leotzarana Zendeako kide zela dokumentatua dago.





Herriak gaur egun duen itsuraren eta antzina eduki zuenaren artean alde handia dago. Lehenik, San Bartolome Eliza erortzeko zorian dagoen eraikina den arren, haren erdi aroko (XIII. mendeko) harrizko estrukturak zutik dirau. Bertako bataiarria Orreagako Kolegiatan ikus dezakegu, elizaren ondoan baitago iturri gisara. Altzariak, ordea, Barasoaingo elizan daude.

1175. urtean García Ramírez Nafarroako Erregeak “la villa de Munarrizqueta en la Baldorba,” Iratxeko Andra Maria Monastegiko abadeari eman zion “con todas sus tierras, palacios y derechos reales” bere kausarako eskaini zuen diru-laguntza eskertzeko.

Bestalde, badirudi Orbaibarreko Monasterioa herri honetan kokatu zela, nahiz eta hura egon zen toki zehatza ez dakigun. Haren armak Elorzak eta Radak 1579. urtean osatu zuten Orbaibarreko nobleziaren inguruko liburuan ageri dira, eskualdeko errege-eskribauak halaxe egiten dio erreferentzia “se lleva pleito en la Corte Mayor del Reino de Navarra sobre la casa y el término llamado del Monasterio y su monte y término redodo que está situado junto a los términos del lugar de Munarrizqueta”.

castellano

SARRERA