Artariain

Historia-/Administrazio-Kategoria: Lekua
Biztanleria (2000): 48 biztanle
Distantzia Iruñera: 32,5 km.

Zenborain ibaiaren eskuinaldean dagoen herria, Leotzarana osatzen duten bi mendietako baten maldan. Eskualdearen erdian.













Herrian ostatu turistikoa aurkitzerik dago, baita bisitatzeko toki interesgarriak ere: herriaren erdian dagoen San Joan Bataiatzailearen Eliza. 1200. urtearen inguruan eraiki zen eliza zaharretik soilik kanoi zorrotzeko habeartea eta ebanjelioaren ondoko kaperatxoa geratzen dira zutik. Burualdea, sakristia eta gainerako kapera 1671. urtekoak dira, arkupea, portale errenazentista eta koruko “oculus” a (begia, leiho biribila), ordea, 1772. urteaz geroztikoak dira. Herriaren goiko aldean, eskortaren ondoan, “Kalbarioa” dago, herritarrek Aste Santuan ikustatzen zuten harrizko estela.

Herriaren beheko aldean ur-errota zahar baten aztarnak bisita ditzakegu. Eraikina erorita dago, baina egun ura zeraman erretena ikus daiteke. Negozio hau eta “pezotegia” herriko nekazal zein abeltzain ekonomia sustatzen lagundu zuten.

Julio Altadill-ek “Geografía del País Vasco-Navarro” liburuan dioenez herriak iturburu ugari zituen, baita osatu gabeko eskola, medikua, albaitaria, bi errota, Rural Kutxa, frontoia eta urdaiazpiko fabrika bat ere.

Herri hau, Amatriain eta Orisoainekin batera, San Pelayo mendian dagoen eta izen bera hartzen duen baselizaren jabe da. Herritarrak bertara doaz erromesaldian ekaineko azken igandean. Herritik Baselizara pasealeku seinaleztatua dago.

Garai batean garia bildu eta pobreei ematen zien Vera Cruz-aren kofradia zaharra bizirik dirau. Urtero, urtarrilaren 1ean kofradiako kideak (gizonezkoak beti ere) bildu eta urteko kontuetaz jardun ondoren gosegarria hartzen zuten, etxe bakoitzetik platera bete piper eramaten zen (ardoa eta ogia kofradiak ordaintzen zuen). Duela 10 urte Kofradia desagertu egin zen, baina bizilagunek, galarazi beharrean, berreskuratzea erabaki zuten urtean 100 pztako Kuota sinbolikoa ordainduz.

castellano

SARRERA