Benegorri


Historia-/Administrazio-Kategoria : 1961eko abuztuaren 11az geroztik Leotzeko Udal-Barrutiko lekua.
Biztanleria (2003): 7 biztanle.
Distantzia Iruñera: 30 km.

Lurraren maldaxka batean dagoen eta hegoaldera orientatua dagoen herri txikia.









Herriaren goiko aldean erdi erorita dagoen San Bartolome Eliza dugu, erromatar landatarraren eredua (1200 urtea ingurukoa) errepikatzen zuena. Egun zutik dirauten portale eta atari barrokoak, XVI. mendean egin ziren. 1806. urtean zaharberritu zuten, baina 1997ko urtarrilaren 21ean, ekaitz baten ostean, erori egin zen.

Agian, Pedro M. Flamariquek bere lehendabiziko “Cuaderno de Historias, Leyendas y Sueños de la Valdorba”n esaten duenez, berrogeita hamar urtez herriko apaizaita izan zen Don Constancio egon izan balitz ez litzateke halakorik gertatuko. Antza denez, Don Constrancio delakoak, bere erretore betebeharrez gain, ekaitzei bihotz-bihotzez aurre egiteko, erlikiak, konjuruak eta ur bedeinkatua erabiltzen zituen eta, badirudi, haren sistemak oso eraginkorrak zirela.

Elizatik oso gertu, Uxuerantz bidea seinalatzen duen harrizko Gurutze bat ikus dezakegu. Bertan Uxueren inguruko idazki irakurtezina topa dezakegu.

Herritik paseo bat emanez, antzina hainbat armarridun etxe zeudela ikus dezakegu, bai eta egun zeharo zaharberritua dagoen leinu argiko familia baten jauregia ere.

castellano

SARRERA