|
1786. urtetik 11 etxe daudela
dakigu. Halaxe dio 1795. urteko errolda batek “Bezquiz
es de realengo con 11 casas y 62 habitantes; parroquia de
San Andrés Apóstol, dos ermitas de San Miguel
y Santiago”.
1262. urtean Teobaldo IIak
herriari ustekabeko hilketak epaitzeko eskumena eman zion.
1920. urtean, Julio Altadillek
bere “Geografía del País Vasco Navarro”
lanean dio herriak ez zuela ez errepiderik ez ibairik, baina
ur kareharritxua isurtzen duten bi iturburu..., oso klima
osasuntsua... lurralde menditsua, larreak, zer ehizatu ugari...”
zuela: " la localidad no dispone de carretera ni
río, pero con dos manantiales de aguas un tanto calizas...,
clima muy sano... Territorio muy montuoso, buenos pastos,
caza abundante..."
Gaur egun, goi-goitik herria
zaintzen duen San Andrés eliza gailen da herrian. 1200.
urteko estilo erromanikoari jarraikiz eginikoa. Egun, eliza
ia erorita dago haatik ezin daiteke bisitatu. Ama Birjinaren
XIV. mendeko irudia Elizbarrutiko museoan dago eta ezkilak,
berriz, Etxanoko baselizan daude ikusgai.
Herritik bira bat emanez
hainbat armarridun etxe ikus ditzakegu. Kanpoaldera ateratzen
bagara herriko bizilagunek Gaztelua zeritzoten eraikin batekin
egingo dugu topo. Denbora arerio, egun harri koskorrak baino
ez daude.
castellano
SARRERA
|