|
Hegoaldera begira dagoen
malda batean dagoen herria dugu; Iratxoen sorleku.
Julio Altadill-en “Geografía
del País Vasco-Navarro (1920)” lanean aipatzen
den bezala, "Iracheta, sitio de duendes en lengua
euskara, tiene un clima sano, más grato que el de sus
vecinos por el Norte y por el Este. El terreno es quebrado,
menudean los bosques, pastos y manantiales. Dispone de dos
montes, el de Arriba y el de Abajo".
Herrian osatu gabeko eskola,
bi iturri publiko, harraska ibaian, aska, frontoia eta ardi,
behi, ahuntz eta zerri motako abere asko zituen: "cuenta
la localidad con escuela incompleta, dos fuentes públicas,
lavadero en el río, aska (abrevadero), frontón
y mucha ganadería de las especies lanar, vacuna y cabría
y de cerda".
Herria bisitatzean, hirigunean dagoen Garaiak ozen deitzen
du gure arreta. Romanico Civilek eginiko eta asturiar ukitu
nabarmena/argia duen eraikin bitxia dugu. Eraikina ezin hobeki
zaharberritua dago eta barrutik zein kanpotik bisita daiteke.
Eraikin honetatik gertu Cancan
etxea dugu, XIII. mendearen erdialdean erromesentzako
ospitale eta komentu anejo zena, Leatxe aldeko San Juan de
Jerusalén Zaldunen Enkomienda zen haren jabe. Gaur
egun jabetza pribatua da.
Herrian, duela gutxi
zaharberritua izan den (2002ko urrian) San Esteban
eliza aurki dezakegu ere. Leatxeko Komendadoreak
fededunak bisitatzera joan eta bertan hiltzen zen, badaezpada
ere, harentzako hilobia egiteko agindua eman zuen. Haren hilarria
korura igotzeko eskaileren sarreran dago egun.
Azkenik, herrian Leotzeko Udalaren bulegoak
aurki ditzakegu, 30. hamarkadan egindako eraikin baten beheko
solairuan, aitzina Herriko Eskola zegoen lekuan hain zuzen
ere.
castellano
SARRERA
|