|
Herria mendi eta ubideen artean
egotean Orbaibarko ederrenetarikoa eta bitxienetarikoa dugu.
Julio Altadillek 1920an zioen haren Geografía del País
Vasco-Navarro udaleko herririk jendetsuena zela, 238 biztanle
baitzituen, eta harategia zein kontzejuko taberna zuela: "la
más populosa de las doce (localidades del municipio)
con 238 habitantes", llegó a tener además
"carnicería y taberna del concejo".
Herritik paseo bat emanez Asuncion
eliza ikus dezakegu, landa erromatarraren erakusbide
eder eta nabarmena dugu. XII. mendearen bigarren erdialdean
eraiki zen eta zenbait erreforma jasan ditu bere historian.
Azken zaharberritzean (1956) hainbat horma-pintura aurkitu
ziren, egun Nafarroako Museoan daudenak.
Antza denez, Santiagora zihoazen
erromesek eliza honen zinborioaren linterna zuten gidari.
Pixka bat hondatua badago ere,
jatorrizko harzola mantentzen duen zubi erromanikoa zeharkatzeko
parada izango dugu.
Horretaz gain, hainbat jaurerri
etxeen aurrealde armarriztatu ikus ditzakegu. Frogatua dago
herrian erdi aroan garrantzi handia izan zuen Oinetxea
egon zela, izan ere, Francisco de Olcoz y Ojerrek bere Historia
Baldorbesan esaten duenez Oletakoa Nafarroako erregea goraipatzen
zuten hamabi etxeetako bat zen "la de Olleta era
una de las doce casas que levantaban al rey de Navarra en
su proclamación". Zehatz mehatz non zegoen
ez dakigun arren, hainbaten ustez frontoiaren paretetako bat
jauregia zenarena da.
Herritik gertu, Uzkitara doan
bidean hain zuzen ere, burdin gurutzea ikus daiteke, goitik
behera apaingarri barrokoak dituena. XIX. mendearen amaierakoa
dela uste da. Herritarrak bertara joaten ziren San Marko egunean
prozesioan.
Azkenik,
Oletatik Gerindako parke eolikora igo gaitezke. Bertan, irina
ehotzeko XVII. mendeko haize-errota zahar ikus dezakegu ezin
hobe zaharberritua.
castellano
SARRERA
|