|
Egun, herrian hainbat familia
bizi dira, baina 70 eta 80ko hamarkadetan ez zen bertan inor
bizi. Julio Altadillek bere Geografía del País
Vasco-Navarron dioenez populazioaren beherakada XIX. mendearen
amaieran hasi zen. Lan horretan bertan aipatzen da ere 1890
urtearen inguruan herriak zuen garrantzia, 200 biztanle baino
gehiago baitzituen. Horretaz gain bazituen ere zelai onak
bere abere zein ehiza ugariarentzat... irin-errota, ogi-labea,
frontoia eta bi trujal edo olio-errota: "buenos pastos
para su ganadería que abunda tanto como su caza...
un molino harinero, un horno de pan, frontón y dos
trujales o molinos de aceite".
Badira Sansoainen mugapean
inor bizi ez den bi baserri: San Lorenzo eta Muzker
hiriberri.
Sansoainen Jasone eliza bisita
dezakegu, XIII. mendearen hasierako eraikina azken hau. XIV.
mendean burualdeko ganga gehitu zitzaion, baita elizaren oinean
dagoen goiko korua eta koru-azpiaren azala ere. Koruko karelean
harrizko sei lau-horriko daude, Uxueko koruan daudenen oso
antzekoak. Eskaileratan kolore anitzeko zortzi harrizko ezkutu
daude, baten-batean Nafarroako kateak eta Evreux Etxeko armarria
ageri dira.
Elizan zeuden hainbat irudi
egun Diocesiar Museoan daude, horietatik nabarmenena Ama Birjina
Umearekin irudia dugu, XIII. mendekoa.
Herriaren beheko aldean antzinako
harraska dugu (2002. urteko udan udaleko langileek zaharberritu
zutena). Herrikoek esan digutenez eraikina 1928. urtekoa da
eta Mónico delako Oletar batek eraiki zuen oin berritik
hasita.
Etnografikoki interesgarriak
dira hilerriko horman dauden disko formako hilarriak.
Herrian badago ere Valdorba
Barrutia non taberna eta jatetxea dagoen eta Ehiza,
plater-tiroa, arku-tiroa eta abar praktika daitezkeen.
castellano
SARRERA
|