Sansomain


Historia kategoria
– lekua
Biztanleria (2003) – 9 biztanle
Distantzia Iruñera – 28 Km.

Mediodiarantz/hegoalderantz inklinatutako orube batean dagoen herria.











Azken 20 urteotan ez da inor bertan bizi izan, baina 90. hamarkadaren amaieran familia bat bertara joan zen bizitzera.

Julio Altadillek bere 1920ko lanean esaten duenez, herria zortzi etxeetan bizi ziren 33 biztanle edukitzera iritsi zen. Haren nekazal produkzioa/ekoizpena aski preziatua/onetsia da, abere eta ehiza nahikoa/aski du, baita zuhaiztiak eta bazkalekuak ere "Su producción agrícola es muy estimada, tiene bastante ganadería y caza, arbolado y pastos". Altadillen arabera, eliza eta eskola Benegorrikoarekin lotura dute. "la parroquia y escuela están afectas a la de Benegorri".

Herri txiki honek baditu hainbat baliabide bereziki interesgarriak. Batetik San Pedro eliza dugu, 1200. urtea inguruko/inguruan eraikitako eliza hau interesgarria zaigu guztiz mantendu delako. Berez/izan ere, eskualdean eliza gutxi daude haien jatorrizko harrizko zorua mantentzen dutenak, eta San Pedro Eliza horietako bat da, zoruan hainbat lauda sepulkral daude, horietako bat XVI. mendekoa da eta bertan Sansomaingo Jauregiaren armak ageri dira. Sakristia, XVI. mendearen erdialdekoa, interesgarria zaigu ere aska txikia bikain mantendua duelako. Bertako zenbait irudi Nafarroako hainbat elizatan eta Diocesiar Museoan daude.

Gailentzekoak dira ere jauregia, XVI. mendeko conopial/puntako arku formako bao/kofaduradun eraikina, eta Urkamendi termino/barrutiko bidegurutze batean dagoen harrizko gurutzea . Antza denez, merioak pikotan betearazten zuen justizia hasiera batean (hortik Urkamendi toponimoa) eta geroxeago, hainbatekin gertatu izan zen bezala, kristautu zen.

Egun aztarnarik ez egon arren, eskualdean/zonan garrantzia hartu zuen kontzejuko/koncejil teileria egon zen herrian. Adibidez, Francisco de Olcoz y Ojerrek bere 1971. urteko Historia Baldorbesa liburuan dionez Puiuko elizako teilak hala nola Garinoaingo Elizako teilak eta ladreiluak Sansomaingo Teileriak egin ziren.

catellano

SARRERA