SARRERA

NOLA HELDU

ZERBITZUAK
Landa etxeak
Igerilekuak

ONDAREA
Natura
Ibilbideak
Historia
Jaiak

HERRIAK

MICOVALDORBA

DENDA

ABESTIA

ESTEKAK

NORTZUK GAREN

IRITZIAK

WEB MAPA

Life Europa
 
 
Natura                                                                                            castellano

Orbaibarrak Zidakos ibaiaren goiko arroa osatzen du, izan ere, ibai horren ibaiadarrek zeharkatzen baitute goitik behera. Honako mendizerrek mugatzen dute Orbaibarra: Done Estebe (700 m) eta Alaitz (1100 m) iparraldean, Izko (1000 m) ipar ekialdean, Uzkita (1000 m) eta Gerinda (1000 – 650 m) hego eta ekialdean, eta Buskil mendia (650 m) zein 600 metroko hainbat mendixka mendebaldean. Hego mendebaldean, ordea, Tafallatik gertu dauden muinek mugatzen dute arroa.

Orbaibarrak interes handia pizten du natura eta paisaiaren inguruan. Bertan hainbat klima daudenez, mediterraneoko paisaiak Kantaurialdeko eta Pirinioaldeko hainbat ezaugarri agertzen dituela ikus dezakegu.

Orbaibarrak ez dut mediterraneoko zonek dituzten ezaugarri arruntak, berezitasun geometriko- eta klimatikoek landare aniztasun aberatsez hornitzen baitute bailara. Ibarrean barne ibilalditxo bat aski izango zaigu Kantauri- eta Pirinioko ezaugarriak mediterraneokoekin tartekatzen direla ikusteko: hosto erorkorreko pagadi- eta hariztiak batetik, hosto iraunkorreko artadi- eta abariztiak bestetik, mediterraneoko zereal soroak, olibondoak, mahastiak, almendrondoak... batetik eta larreak bestetik.

Aniztasuna da gailen gure bailaran, bista ederrak dituzten mendi zoragarriak, beti berde dauden mendiak, paisaiari kolore aldakor eta ugaria ematen dioten hosto ximelkor- eta erorkorreko basoak. Lehorreko laboreek osatzen dute bailarako kolore-festa: marroixkak udazken- eta neguan, orlegiak udaberrian eta horiak udan. Lautada zabalek bailara itxiekin egiten dute topo; sasiek, terraza-laborantzek, herritxoek, basotxoek, ibaiertzeko landareek... horiek guztiek mosaiko liluragarria osatzen dute. Ezohiko baldintzok bizileku ezin hobea eskaintzen diote Europako hegazti harrapari dentsitate handienetakoari.

ERKIDEGOKO LEKU INTERESGARRIAK

Orbaibarren erkidearentzat interesgarriak diren hainbat leku zedarriztatu dira, hau baita Babes Bereziko eremuak izan aurretik eman beharreko pausoa. Leku hauek guztiak Natura 2000 sarearen barne egongo dira.

Leku hauek guztiek Leotz eta Puiuko 1347 ha. hartzen dituzte eta San Martin Unxeraino heltzen dira, eta Conde mendiko eta Oletako natura erreserbak barne hartzen ditu. Bertan, Nafarroako habitaten %51 aurki ditzakegu.

Zona hauek garrantzi handia dute Nafarroa ekialdeko eta mendebaldeko habitatak lotzen baitituzte eta mediterraneo paisaia menditsuaren erakusle baitira aldi berean.

Lakatz sasiak (echinospartum horridum (vahl) Rothm.) Nafarroan: egungo egoera eta kudeatze estrategiakos.



 

Orbaibarrako Garapenerako Elkartea - Asociación para el Desarrollo de la Valdorba
T/Fax- 948 720 500
POSTA ELEKTRONIKOA - info@valdorba.org



Untzueko haitza
Etxagueko haritza
Leozteko mendia
Konde mendia
(Sansoain)
Oletako mendia

Markesaren pagadia
(Iratxeta)

Artebeltz
(Garinoain)