Konde mendia

130 ha. dituen Konde Mendia erreserba naturala da eta Sansoaingo mendebaldean dago. Nafarroako erdialdean dauden mediterraneoko basoetatik hoberen mantendutakoa dugu.

Iparraldera orientatua dagoen soro hegal batean, arte eta erkametz basoa topatzen dugu. Bertan aurki ditzakegu astigar arrunta eta ihar frantsesa, hostazuriak, txaparroak, ipar-ipuruak, hego-ipuruak, ezpelaak, atxaparrak, ... ez hori bakarrik, hainbat ugaztun ere topa ditzakegu, esate baterako, katajineta, azkonarrak, lepazuria, soro-muxarra, azeria eta basurdea. Hegazti harrapari negutar eta habiagile asko dago, esate baterako okil berdeak, okil handiak, buztanluzeak, amilotxak, gerri-txori arruntak, eskinosoak eta beleak. Herpetofaunaren gain hitz egiterakoan ez dugu ahaztu behar txaradi-sugandila, sugandila iberiarra, gardatxoa, eskailera-sugea eta Montpellierko sugea.

castellano

SARRERA