SARRERA

NOLA HELDU

ZERBITZUAK
Landa etxeak
Igerilekuak

ONDAREA
Natura
Ibilbideak
Historia
Jaiak

HERRIAK

MICOVALDORBA

DENDA

ABESTIA

ESTEKAK

NORTZUK GAREN

IRITZIAK

WEB MAPA

Life Europa
 
Nortzuk garen                                                                                                castellano

Orbaibarrako Garapenerako Elkartea - Asociación para el Desarrollo de Valdorba
Mayor k/ 7 3. solairua
31395 Orisoain (Nafarroa)
Tlf./Faxa:948 720 500
info@valdorba.org
www.valdorba.org

Orbaibarrako Garapenerako Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta, egun, Garinoaingo, Leotzeko, Orisoaingo eta Puiuko Udalek zein Artariain, Iratxeta eta Oleta Kontzejuek osatzen dute, baita eskualdeko hogei bat partikular ere.

Erakundea 2000.urteko urrian legez sortu zen, baina 1999. urteko abenduan eman zituen bere lehenengo pausoak. Garai hartan Orbaibarreko zazpi udalen eta zortzi kontzejuen ordezkariak bildu baitziren. 2000. urtean Nafarroaren Sustapenerako eta Garapenerako Batzordearen eta CERDENA- GARALURREN laguntzaz lanean ibili ginen Erakundea gorpuztu zen arte.


Elkartearen Asmoak honakoak dira: Orbaibarreko Eskualdearen garapen osoa, Enplegua sortzea, jendea zonan bizitzen geratzea, zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzea, zonako gizarte- zein ekonomia-agente gehienen partehartzea lortzea, xede hauekin zerikusia duen ekimenen bat aurrera eramateko asmoa duten partikularrei eta erakundeei laguntza eskaintzea...

 

Garatutako hainbat proiektu:
- Eskualdearen garapenerako Osoko plana idatzi.
- Erakundearen logotipoa hautatu.
- “Topaldiak Orbaibarrean” antolatu (8 hitzaldi 2001. urteko maiatza eta ekainean: nekazaritza ekologikoa, emakumeak nekazari-munduan dituen lanbide-irteerak, Agenda 21...)
- Orbaibarreko elastikoa (Kukusumuxu)
- Uztaren jaia 2001 (Puiu)
- Argazki-lehiaketa “Orbaibarra lau urtaroetan”
- www.valdorba.org web orria sortu.
- Web orriaren sustapena
– Elkartearen beraren ekimenak, hala nola, ustez, Orbaibarrarerntzat interesgarriak izan daitezkeen ekimenak jendarteratu eta hedatzea.
– Gure elkartearen antzeko asmoak dituzten erakunde edo elkarteekin elkarlana sustatzea.
– Nafar Arrazako arkume-emeren 1. enkantea (Barasoain)
– Diru-laguntzak eskatu Nafarroako Gobernuari hainbat proiektu garatzeko.
– Eskualdiko erakundearen sustapena eta bazkide berriak biltzea.
– Boilurraren I, II, eta III. Azokak.

 


 

Orbaibarrako Garapenerako Elkartea - Asociación para el Desarrollo de la Valdorba
T/Fax- 948 720 500
POSTA ELEKTRONIKOA - info@valdorba.org