| Erromaniko
zibilak, asturiar ukitua duen eraikin berezi hau utzi zuen
Orbaibarrean.
Urangak eta Iñiguezek
esaten dutenez halabeharrez atera da onik bere joskera onari
esker, eta bere interesa bere zaharkerian datza; garaiak dauden
tokietan ez baitago bat bera ere Iratxetakoa bezain zaharra,
izan ere IX. mendekoa dugu, eta horregatik da horren interesgarria.
Garai hartan Asturiasko eragina nabaria zen; izan ere, Asturiasko
hainbat errege nafar infanteekin ezkondu ziren. Beraz, teoria
honen arabera eraikina erromanikoa baino lehenagotikoa izango
litzateke.
Beste historialari batzuek eraikina erromanikoa dela uste
dute (XI. mendearen amaierakoa edo XII. mendearen lehen erdialdekoa)
nahiz eta datatzea zalantzazkoa izan apaingarri falta dela
eta.
Frogatua dago
Iratxeko Monastegiaren mende egon zela, ondoren Koroarena
izan zela eta 1187. urtean San Juan de Jerusalen konmiendaren
mende egon zela XII. mendearen amaiera arte.
Eraikina
kontu handiz zaharberritua izan da.
castellano
SARRERA
|