Katalain baseliza

Katalainen eragin soziala eta kulturala handia izan da Orbaibarrean. Eliza eraikia izan baino askoz lehenagotik, Erdi Aro Goiztiarrean, erligio-zentrua eta nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategia izan zen; monasterioaren bitartez, botere politikoek eta elizakoek lurraldea kontrolatzen zuten.

Katalaingo eliza, erabateko estilo erromanikokoa, Antso VI.a Jakitunaren erregealdian eraiki zen, nafar gizartea egituratzeko zati bat bezala. Horrela erreferente bat jaio zen ibarrean, maisulanaren gehienezko erregulartasuna eta perfekzioa bilatuz.

Katalaingo elizaren orientazioa zehatzak, ekialde-mendebalde ardatzean eta gradu bat baino gutxiagoko desbiderapenarekin, Eguzkiaren argia sartzen uzten du egunsentian, abside aldean dituen hiru leihoetatik. Aurkako aldean dauden hiru leihoek, aldiz, ilunabarreko argi gorriak jasotzen dituzte. Absidearen erdiko leihoan esku pintatu bat ikusiko duzu, sinestunei Eguzkia eskainiz. Erromanikoak zer nahi duen ulertzeko adibide bat da: eguzkiaren gurtza kristautasunarekin iraungi.

Eliza honen elementuen xedea kristautzea da: erdi-puntuko arkua, arkuteria itsua, koruak, harlanduak, kupula eta haren akustika, zinborioa eta ezpataina. Horiez gain, hainbat elementu dago Katalainen izaera politiko eta sozialaz hitz egiten duena, bataiarria eta sagarapenerako gurutzeak, besteak beste. Horien bidez adierazten zen estamentu bakoitzak zuen lekua elizaren barnean.

Katalain eraikitzeko lanek hargin talde handia erakarri zuten; hori garbi ikusten da harlanduzko hormetan grabatutako marka-sortari erreparatuz gero. Eliza honetan “oihal buztiak” (“paños mojados”) izeneko eskultura-teknikaz gain, erromanikoan oso hedatua, “oihal lisatuak” (“paños panchados”) izeneko beste teknika ere aurkituko duzu barruko kapiteletan.

Konplexu hau Orreagako Kolegiatari dohaintzan eman zion Antso VIIak 1203an, eta Kolegiataren errentamendu-sisteman sartuta geratu zen, “claverias” izenekoa. Katalaingo lurrak fraideek eta baserritarrek lantzen zituzten, nork bere aldetik.

XV. mendera arte monasterioa izan zen, baita Done Jakue bideko erromesentzako ospitalea eta ostatua ere Orbaibarrean. Fraideek monasterioa utzi zuten arren, Katalainek errentan utzita jarraitu zuen nekazariek lurra lan zezaten. Dena den, ibar honen erlijio-gunea izaten jarraitu zuen, halaber herrietako erregidoreen bilera-leku batzarreak egiteko, eta jarraitu zuen lantzen Orbaibarreko herritarren nortasuna egungo egunera arte.

castellano

SARRERA

Bataiarri gotikoa leku honen garrantzi politiko eta erlijiosoaren adibide bat da (A. Ortega).

Hilobiko lauda historiatuak gogorarazten du errege-etxeko pertsonaia baten heriotza. Katalainen aurkitu zuten zaharberritze lanak egin zituztenean, 1981ean. (Nafarroako Museoan). (Cedida Príncipe de Viana).

Hasiera baten, Katalainek Andres Deunaren Ermita izena zuen, santu horren izena hartzen baitzuen. XIV. mendean eliza aberastu egin zen Kristo Santuaren irudiaz. Urteak joan urteak etorri, irudi horrekiko debozioa indartuz joan zenez, Andres Deunarenari nagusitu zitzaion eta izen hau hartu: Katalaingo Kristo Santuaren Ermita.