Eristaingo Andra Mari

Andra Mariaren izenean eraikitako eliza txikia. Eristaindarrek, erromatar herri baten oinordeko, Soltxagan duten Etxean dago.

Adituen ustez habearte karratua X. mendekoa izan liteke, erromanikoaren aurrekoa. Ustekizun hau bermatzen dute zimenduetan aurkitutako hilobi-inskripzio erromatarrak bermatzen du bai eta bai eta morteroa erabili gabe bata bestearen gainean jarritako harlanduak eta, batik bat, egun itxita dagoen mendebaldeko atea (lehen bihurtutako ferra arkua zena puntu erdikoa da gaur).

XII. mendeko azken hamar urteetan zaharberritu zen eta estalkia egurrezkoa izatetik kanoi zorrotzeko ganga izatera pasa zen. 1994. urtean amaitutako zaharberritze lanetan homa-pintura gotikoak agertu ziren, erdi galduak eta kolorez aldatuta. Baliteke margo pintura hauek eta Oletakoak garai berdinekoak izatea (1340 eta 1360 urteen artekoak).
Elizaren parean leinu argiko familia baten Jauregia dago, XVI. mendekoa.

castellano

SARRERA