Etxano
| Etxano eraikia
izan zen garaian antzinako jatorria zuten jai paganoak ospatu
ohi ziren. Haietako asko erromatar kolonizazioak bere kulturara
ekarri zituen eta katolizismoak nekez onartu; horien artean,
inauteriak izango genituzke. Festa horren zati bat dago irudikatuta
Etxanoko San Pedro ad Vincularen portalean, baita hainbat
harburu sailetan ere.
Etxano ez da jai baten errepresentazio hutsa.
Garai hartako medikuntzaren eta kabalaren ezagueraz azalpenak
aurkituko ditugu, baita hainbat jainko paganori buruzko erreferentziak
ere. Eta animatzen bazara sekretuetan barneratzen, baliteke
aurkitzea izkutatua tratatu oso bat haren harrien artean.
Eliza jauregi bati zegoen eratxikia, baina hori ez duzu aurkituko,
ez baita haren aztarnen arrastorik geratzen.
Horrek guztiak egiten du Etxano eliza izatea
berezia eta bakarra Europan, zeren garai hartako ikonografian
eta pinturetan gai erlijiosoak errepresentatzen baitziren,
edo bizioak eta bertuteak, eta haiei zegozkien zigor eta sariak.
Nork agindu ote zuen eraikitzea, XII. mendearen
erdialdean, ohikoa zen ordena apurtzen zuen eliza? Litekeena
da elizaren goi kargua izatea, kultura klasikoan eta arabiarrean
oso jantzia, aurkako gertakizun batek bere doktrinaren kontra
jarrarazi zuena.
Komitentearen izena, hau da, Etxano eraikitzeko
agindua eman zuen
pertsonarena, oraingoz, argitu gabeko enigma da. Eliza honi
begi zintzoekin begiratzen erakutsi ziguten, denborak utzitako
aurreritziak baztertuta. Nahiko genuke ahaleginaren eta adorearen
bidez Etxanoko Jaunaren izena ezagutzen, hark utzi baitzuen
Orbaibarraren bihotzean misterioz betetako altxor hau.
|
10
zenbakia konstante bat da Etxanon (Tetraktys pitagorikoaren
zenbaki perfektua, Chartreseko Katedral erromanikoan funtsezkoa).
Harburu-sorta kontatuz gero, 37 deskubrituko ditugu, 3+7=10.
Harburu honen bolatxoak kontatuta, 64 ditugu, 6+4=10. Harburuetan
izkutatuak dauden zenbakiak konbinatuta, bila ezazu konbinazio
egokia 10 zenbakia gehiagotan lortzeko.
Portalearen gainean, berriz ere, 10
zenbakia dugu, hamar harburu baitaude tejarozean. Harburu
horien arten lau pertsonaia daude eserita, Lau Izaerak irudikatzen:
suminkorra, odolbizikoa, malenkoniatsua eta flematikoa.
Garai hartako medikuntza- eta filosofia-ezagueren laburpena.
Lehoia
gizon bat ari da egozten. Gizonak irribarretxoa egiten du,
bi eskuekin errulo bati heltzen dion bitartean. Eskuin belarritik
suge bat irteten zaio lehoiaren belarriruntz. Aldi berean,
belarridun dragoi demiurgikoa irteten da lehoiaren ezker
belarritik, mihia kanpoan duela, gizonaren eskuin belarrirantz
zuzendua. Lehoia erabili izan da Eguzkia, Kristoa, Jainkoa...
irudikatzeko. Sugeak, animali telurikoak, sarritan gorputzetik
ihes egiten duen arima irudikatzen du. Demiurgoak ahalmen
zerutiarra irudikatu ohi du, espirituaren hatsa, biziaren
sortzailea. Hitz batez, harburu bakarrean heriotza eta pizkundea,
bizitza berri baterako sarbidea.
|
Mozorroturik
daude; jantziak, orrazkerak eta bizarrak oso bitxiak dira.
• l.a, egurrezko hankaduna, errena da; adar bat ari
da jotzen, eta ezker eskuan ezpata du.
• 2., 7., 8., 13., 15., 19., 22. eta 23.ak mahaia ari
dira jotzen.
• 3.a ere errena da; txirula karratua ari da jotzen.
|
• 4., 5., 18., 24. eta
25.ak eskuak altxatzen dituzte (kantari edo garrasika ari direla
adierazi nahi du erromanikoan).
• 6., 14., 17., 20. eta 21.ak, eskuak altxatuta, tella-puskak
ari dira jotzen (kriskitinen antzekoak).
• 9.ak ere adarra jotzen du; ezker eskua falta zaio.
• 10.ak Jano irudikatu ohi du; bi aurpegidun edo burudun
erromatar jainkoa. Ateak zaintzen dituen Jainkoa da, harengandik
dator “enero” hilabetearen izena, latinez “ianuarius”.
• 11.a maskaroia da (maskara fantastikoa).
• 12.a bileraren mahaiburu da, komitentea irudikatzen
du, Etxanoko Jauna.
• 16.a pan txirularen itxurako musika-tresna ari da jotzen.
|
|
Elizaren barruko aldeak gangak ditu zertxobait zorrotzak.
Itxura batean, kupula egiteko asmoarekin, baina abioak baino
ez dira geratzen. Bi kapitel historiatuak daude, misteriozko
sekretua gordetzen dutenak. Ez ohiko lekuan aurkitzen dira,
elizaren azken tartean.
Iparraldeko lehendabiziko 6 harburuek jolas-jai askea irudikatzen
dute eta ugalkortasun-errituak. Inauterietako lasaikeriekin
bat datoz: edaria, musika profanoa, sexua eta ikuskizuna.
|
euskara
PÁGINA DE
INICIO |
|
| |
|