Oletako haize-errota

Gerindako parke eolikoa egitean eroritako haize-errota zaharra aurkitu zen. Tokia Oletan dago, Leotzeko udal-barrutian eta "Portillo del Molino de Viento" edo "Molino de Viento" izena du. Mendixka batean dago, 800 metroko altueran, donamartiar mugetatik gertu.

1996ko udan Trama Arkeologia taldeak indusketa zorrotza burutu zuen bertan. XVIII. mendeko txanponak aurkitu eta 6,10 metro diametro dituen oinarri biribila deskubritu zuten bi ate dituena bata bestearen aurrean. Hormak bataz beste metro erdiko lodiera du, eta bertako harriekin eginda dago. Pieza handienak oinaldean edo zimenduan daude. Harri landuenak ateetan daude, atezangoak eta atearen orpoak aski harlanduak baitaude.

Errota Mantxa taxuerakoa da, izan ere, egundaino hobekien kontserbatu direnak dira. Badirudi haize-errotak antzeko itsura izan zuela Penintsula guztian, hainbat tokietan aurkitutako antzeko hondarrek hala islatzen baitute.

Ezaugarriak:

- Errotak hiru solairuz osatua dago, eta bi ate ditu beheko solairuan.

- Buru guztiak, helizearekin batera, haizearen norantza jarraitzen du ipar eta hego haizeak (ziertzo eta sargori, hurrenez hurren) probetxuzkoak gerta dakizkion.


- Hormak metro bateko lodiera du 5,30 metroko altuera arte. Hortik gora eta horma bukatu birtartean, 60cm.ko lodiera du. Eho-guneari toki gehiago emateko.

- Mekanismo nagusiak egurrezkoak dira, baina egungo errodamendu mekanismoak tartekatzen dira esfortzu eta higidura handien pairatzen duten tokietan.


- Orientazio mekanismoa mekanikoa da, ohiko errotariaren lana erraztuz.

- Bisitan joaten direnak arriskuan egon ez daitezen, erroten jatorrizko neurriak aldatu dira: helizeak lurretik 1- 1,50 metrotara pasa ohi dira, errota honetan, ordea, lurretik 3 metrotara pasatzen dira. Bestalde, Katalina gurpila eta linterna lotzen dituen engranajeak ohikoa baino altuago daude. Hori guztia dela eta, errota ohikoa baino altuagoa da.

castellano

SARRERA