Oleta: Burdinazko gurutzea

Uzkitarako bidean dagoen gurutze monolitikoa. Goitik behera apaingarri barrokoak ditu. Muga gurutzea baino, Kalbario gurutzea dugu. Haren gorputzean pasioaren ikurrak daude zizelkatuak.

Harmaila eta oinarririk gabe, morteroz elkar lotuta dauden errekarri multzo baten gainean dago. Monolitoaren goiko aldean bertan zizelkatua dagoen gurutzea, ia guztiz apurtuta dago eta zitori orriz bukatua duen burdinazko gurutze samurra dago haren lekuan. Gurutzearen gorputza gizonaren pekatua eta erredentzioa sinbolikoki irudikatzen du.

Zalantzarik gabe, XIX. mendearen amaierako herriko mailukari baten artelana dugu.

Antzina herritarrak bertara prozesioan joaten ziren San Marko egunean.

castellano

SARRERA