Harrizko gurutze eta hilarriak

Hainbat herritan harrizko hilarriak onik mantendu dira, baina guztietatik Sansomainekoak dira interesgarrien, batik bat kopurua kontuan hartuta. José de Cruchaga y Purroyk haren “La vida en el Valle de Orba” doktorego tesian deskribapen interesgarria egiten du.

Vasconian” ehorzketak disko formako hilarriak edukitzeagatik bereizi dira. Ohitura honek XIX. mendearen erdialdetik aurrera behera egin zuen, hilerriak herritik at eramatearekin batera hain zuzen ere.

Garai batean egon ziren hilarri asko desagertuz joan dira denboren poderioz. Zenbait kasutan, Sansomaingo hilerrian esaterako, mantendu dira eraikinetan bertan finkatu zirelako.

Antzina, hilarriak sakabanatuta zeuden eta herritarrak Ostegun Santuan gurutzetakoa egiten zuten. Hilarri hauetako batzuk herriko hilerriko hormen gainean daude.

Cruchaga y Purroyren arabera, hilarri hauetako batzuk beherakada garaikoak dira, egungo gurutzetara pasatu gineneko garai hartakoak.

Zortzi hilarrietatik bat da bereziki interesgarria: bertan dauden marrazkian kordoitxo fin batean eginda baitaude. Hilarriaren aldeetako batean zortzi lore-hosto dituen lore liraina dago marraztua. Sansoaingo hilerri zaharrean (beheko Urraulen) sei lore-hosto dituen antzeko lorea aurkitu zen.

Hilarriaren beste aldean lauki baten barruan dagoen zortzi puntako izarra dago, hori guztia kordoitxoz eginda.

Hau da gurutze bat errepresentatzen ez duen taldeko hilarri bakarra, bitxia benetan, herriak haren hildakoak gurutzearen itzalpean ehorzteko ohitura baitzuen. Ustekizun bikoitza datorkigu burura/bururatzen zaigu:

- Fedea errotu baino lehengo hilarria dela suposatzea.
- Bertan kokatu eta kristautasunetik kanpo zegoen talde txiki batena izatea, talde integratua eta hilarrien ohiturari jarraitzen ziona.

Cruchaga bigarren aukera honen alde dago.

Sansoaingo hilerrian bada beste hilarri interesgarri bat ere. Haren aldeetako bat da nabarmen, Eguzki lore bat baitago irudikatua bertan. Tradizioak dio, eguzki lorea ate eta leihoetan jarriz arriskuak aldenduko direla. Lorearen erdian Malta gurutzea zizelkatua dago, ziur asko geroago, hilarria kristautzeko.

castellano

SARRERA