Soltxagako harrizko olio-errota

Fot. Alex Cazorla

Ikusten al duzu olibondorik inguruetan? Guk ere ez, baina bai imajina dezakegu laborantza mota hori egiten zela Orbaibarrako paisaian. Hori da, hain zuzen, aditzera ematen digutena Erdi Haroko harrizko-errota honen hondakinek, XVII. mendean bazterrera utzia izan zena.

Esquema del molino

A. BILTEGIA

Olibak hartu, garbitu eta biltegian gordetzeko lekua.

Olibak metatu egiten ziren. Fruituek arnasa hartzean, haien temperatura igo egiten zen, eta, horren ondorioz, ura galtzen hasten ziren. Horrek erraztu egiten zuen olioaren erauzketa.

Reconstrucción molino (Maite Agorreta)

B. OLIO-ERROTA

Errotaren zolataren gainean oliba birrindu egiten zen errotarritik pasatzean. Errotarria zaldiek abiarazten zuten. Era horretan lortutako orea zolataren kanpoko aldean biltzen zen.

Zolata hori, beste batzuk ez bezala, bi piezaz osatuta dago: kanpokoa, bertako harearriaz egindakoa, hau da olio-errotaren harearriaz, eta barrukoa, gertuko leku batetik ekarritako konglomeratuaz egindakoa.

C. PRENTSATZEKO GUNEA

Orea ur beroarekin nahasten zen olioaren erauzketa errazteko eta berdin banatzen zen espartzuzko kapazuetan. Horiek bata bestearen gainean jartzen ziren, dorre itxuran.

Dorre horren gainean prentsatzeko sistemari eragiten zitzaion; pare bat ordu irauten zuen lan horrek, eta kapazu bakoitzeko zamari prentsaketa bat baino gehiago egiten zitzaion.

Prentsaketatik olio eta alpetxin (landare-ura) nahastura ateratzen zen.

Lehendabiziko prentsaketak pegarretan jasotzen ziren, eta tinetan gorde ondoren.

Jalkitzearen ondorioz, lehenengo oliba-olio arrunta alpetxinetik bereizten da.

Azken prentsaketaren produktua dekantazio-putzura pasatzen zen. Olioa, arinagoa zenez, goiko kanaletik irteten zen, eta alpetxina, berriz, erreten edo putzu septikora husten zen. Olio hura, olio bereziki garbia, erabili zen xaboia egiteko eta argia egiteko erregai.

Prentsaketaren ondoren, kapazuetan oliba-patsa geratzen zen (olibaren azala eta hezurra). Erregai edo abere-janerako erabili ohi zen.

TOLAREAK

Habe- eta kintal-tolarea:

Palanka balitz bezala ibiltzen zen sistema hau. Prozesuaren hasieran habeak labijan zuen euskarria, pixka bat makurtua torlojoaren aldera. Habearen buruak kapazu-dorrean zuen euskarria, labija baino altuagoa izaten zen dorrea. Labija baztertu, eta oholtzar batzuk jartzen ziren (traboiak) kapazuetara indarra pasarazteko. Peoiek torlojoari eraginda lortzen zuten kintala metro bat, hortxe-hortxe, altxatzea. Torlojoaren bigarrak habeari lotuz tinkatzen ziren. Kintala mantso-mantso hasten zen jaisten, eta kapazuetatik likidoa astiro-astiro ateratzen zen; ondoren, likido hori kanaletan zehar dekantazio-putzura iristen zen.

Prozesua habe-maisuak kontrolatzen zuen, haren lana baitzen tolarearen martxa ondo zaintzea, habea deszentratuta egoteko arriskua saihestuz.

Reconstrucción Prensa de Viga y Quintal (Maite Agorreta)

Kapera-tolarea

Kapera-tolarea

Egurrezko egitura zen, harrian sartua. Pertsona batek torlojoaren bidez langetari eragiten zion, eta horrela, kapazu-dorrean presioa egiten zen. Tolare mota hau habe- eta kintal-tolarea baino lehenagokoa da.

Reconstrucción del funcionamiento del trujal en su última fase de ocupación (Maite Agorreta)