Etxanoko San Pedro

Fot. Gotzone Elu Elu

Etxano eraikia izan zen garaian antzinako jatorria zuten jai paganoak ospatu ohi ziren. Haietako asko erromatar kolonizazioak bere kulturara ekarri zituen eta katolizismoak nekez onartu; horien artean, inauteriak izango genituzke. Festa horren zati bat dago irudikatuta Etxanoko San Pedro ad Vincularen portalean, baita hainbat harburu sailetan ere.

Etxano ez da jai baten errepresentazio hutsa. Garai hartako medikuntzaren eta kabalaren ezagueraz azalpenak aurkituko ditugu, baita hainbat jainko paganori buruzko erreferentziak ere. Eta animatzen bazara sekretuetan barneratzen, baliteke aurkitzea izkutatua tratatu oso bat haren harrien artean. Eliza jauregi bati zegoen eratxikia, baina hori ez duzu aurkituko, ez baita haren aztarnen arrastorik geratzen.

Horrek guztiak egiten du Etxano eliza izatea berezia eta bakarra Europan, zeren garai hartako ikonografian eta pinturetan gai erlijiosoak errepresentatzen baitziren, edo bizioak eta bertuteak, eta haiei zegozkien zigor eta sariak.

Nork agindu ote zuen eraikitzea, XII. mendearen erdialdean, ohikoa zen ordena apurtzen zuen eliza? Litekeena da elizaren goi kargua izatea, kultura klasikoan eta arabiarrean oso jantzia, aurkako gertakizun batek bere doktrinaren kontra jarrarazi zuena.

Komitentearen izena, hau da, Etxano eraikitzeko agindua eman zuen pertsonarena, oraingoz, argitu gabeko enigma da. Eliza honi begi zintzoekin begiratzen erakutsi ziguten, denborak utzitako aurreritziak baztertuta. Nahiko genuke ahaleginaren eta adorearen bidez Etxanoko Jaunaren izena ezagutzen, hark utzi baitzuen Orbaibarraren bihotzean misterioz betetako altxor hau.

Portalea: Inauteria ospatzen. Mozorroturik daude; jantziak, orrazkerak eta bizarrak oso bitxiak dira.

10 zenbakia konstante bat da Etxanon (Tetraktys pitagorikoaren zenbaki perfektua, Chartreseko Katedral erromanikoan funtsezkoa). Harburu-sorta kontatuz gero, 37 deskubrituko ditugu, 3+7=10. Harburu honen bolatxoak kontatuta, 64 ditugu, 6+4=10. Harburuetan izkutatuak dauden zenbakiak konbinatuta, bila ezazu konbinazio egokia 10 zenbakia gehiagotan lortzeko.

Portalearen gainean, berriz ere, 10 zenbakia dugu, hamar harburu baitaude tejarozean. Harburu horien arten lau pertsonaia daude eserita, Lau Izaerak irudikatzen: suminkorra, odolbizikoa, malenkoniatsua eta flematikoa. Garai hartako medikuntza- eta filosofia-ezagueren laburpena.

Lehoia gizon bat ari da egozten. Gizonak irribarretxoa egiten du, bi eskuekin errulo bati heltzen dion bitartean. Eskuin belarritik suge bat irteten zaio lehoiaren belarriruntz. Aldi berean, belarridun dragoi demiurgikoa irteten da lehoiaren ezker belarritik, mihia kanpoan duela, gizonaren eskuin belarrirantz zuzendua. Lehoia erabili izan da Eguzkia, Kristoa, Jainkoa... irudikatzeko. Sugeak, animali telurikoak, sarritan gorputzetik ihes egiten duen arima irudikatzen du. Demiurgoak ahalmen zerutiarra irudikatu ohi du, espirituaren hatsa, biziaren sortzailea. Hitz batez, harburu bakarrean heriotza eta pizkundea, bizitza berri baterako sarbidea.

Elizaren barruko aldeak gangak ditu zertxobait zorrotzak. Itxura batean, kupula egiteko asmoarekin, baina abioak baino ez dira geratzen. Bi kapitel historiatuak daude, misteriozko sekretua gordetzen dutenak. Ez ohiko lekuan aurkitzen dira, elizaren azken tartean.

Iparraldeko lehendabiziko 6 harburuek jolas-jai askea irudikatzen dute eta ugalkortasun-errituak. Inauterietako lasaikeriekin bat datoz: edaria, musika profanoa, sexua eta ikuskizuna.

Testua: Orbaibarraren Garapenerako Elkartea
Argazkiak: Andrés Ortega