Maiatzaren 19tik 31era izena eman ahalko duzue 2017ko Udan egingo den Orbaibarreko Herri Udalekurako. Jarduera honek ekainaren 21tik uztailaren 28ra iraungo du eta ordutegia honako hau izanen da: 8:30tik-15:15etara (ordutegia moldakorra izanen da; goizez 9:30ak arte sartzeko eta 13:30etan ateratzeko aukerarekin).
Astero, herriz aldatuko gara, bai jarduerak berrituz nola jolas desberdinak proposatuz. Aukeratutako tokiak, honako hauek izanen dira (nahiezkero, banaka aukeratzeko posibilitatea daukazue):
Orisoain, ekainaren 21etik 30era
Oloritz, uztailaren 3tik 7ra
Puiu, uztailaren 10etik 14ra
Untzue, uztailaren 17tik 21era
Garinoain, uztailaren 24tik 28ra
Prezioa hau izango litzateke: 25€ bazkide diren udaletxeetan erroldatutak daudenak eta 60€ bazkide diren udaletxetan erroldatutak ez daudenak.
Inprimaki honen bitartez izen eman ahalko duzu edo telefono honetara deituz: 948 720 500 (9:30-14:30 astelehen, astearte,ostegun eta ostiraletan).