Auzokide agurgarria,
Jadanik ia guztia prestatuta dago gure Festak gozatu izan ditza-
gun.
Aurten Plazara itzultzen dira ospakizunak, herri erdigunera. Joan
den neguan, bozketa herrikoian argi gelditu zen Festak Plazan ospa
daitezela nahiagokoa duela herriak. Korporazioak, Festako Komisi-
oarekin, zuen eskaera jaso eta hau gauzatzen saiatu gara.
Udalplazan ostalaritza lokalik ez dagoenez, karpa bat barrarekin
jarriko dugu, joan den urtean bezala. Aurtengo berritasuna, Udale-
txeko behe solairuan lokal bat irekiko dugula da, karparen barra
zerbitzua osatzeko. Honela barra eta bilerarako bi inguru desber-
dinez gozatuko dugu: karpa eta lokala.
Arriskuak saihesteko eta haurrek segurtasunez eta lasai korrika
egin dezaten buruhandiekin, ureko zezenarekin edota suzko basur-
dearekin, 6tik 10era trafikoari itxita egongo dira ospakizunen in-
guruneko hurrengo kaleak: Katalain kalea (Auzolan kaleko bideguru-
tzetik, haur parke bukaeraraino), Eliza enparantza eta Udal enpa-
rantza.
Nabarmen, aldaketa eta hobekuntza hauek inguruko auzotasuna-
rentzat eragozpenak ekarri ditzakete. Eskerrik zuen pazientzia
eta elkartasunagatik, pentsatu Festak salbuespen bat direla gure
egunez egunean.
Baita ere gainerako auzotasunari eskatzen diogu errespetuz goza
ditzagula festak, espazio publiko zein pribatuak errespetatuz ere.
Baina hau dekoratu bat da bakarrik. Paper protago-
nista zurea da, gurea, auzotasunarena. Txarangaren-
musika, orkestretakoa eta garitoetakoa berriz
izango da herri guztiarentzako melodia, oso beharrezkoak diren
festetan.
Egitarauean aurkituko dituzu ekitaldi eta ikuskizun desberdinak,
pertsona guztientzako irekiak, garinoaindarra izan ala ez, haietan
parte hartu eta gozatu dezaten, afari eta bazkarietan; guztiok ba-
tera eta nahi baduzu, senideak eta lagunak gonbidatzen, inor kan-
potarra sentu ez dadin.
Eskertu nahi dizuet bereziki egun hauen antolaketetan parte har-
tzen duzuten pertsona guztiei (Komisioia, muntatzaile, elektrika-
riei, eta abar).
Amaitzeko, Udalbatza hau osatzen dugun partaideok; Inés, Ángel
Mari, Lucio, Pili, Nando eta Rebeka eta ni neuk, jai hauek poztasun,
errespetuz eta berdintasunean goza ditzagula espero dugu.
GORA AMA BIRJINA ZURIA, GORA GARINOAIN
Agur bero bat.
Iñigo Arregui
Jeitsi ezazu hemen egitaraua: Garinoaingo jaietako egitaraua 2017