Nafar trufak urteroko festa lurrintzen du Orbaibarrean

Abenduaren 17an, Orbaibarrak  Trufaren Azokari harrera egiten dio Nafarroan. Boilurra, sukaldaritzan oso ezaguna den onddoa, abenduaren 16 eta 17ko asteburuan Orisoain, Orbaibarrean protagonistatzat izanen dugu, egitarauko jarduera interesgarriak eskeiniz.

Ospakizun honen helburuak ekoizpen era bitxia ikusaraztea, trufaren bilketa, sukaldaritzarako barneko merkataritza sustatzea, laborantza sustatu onuragarriagoa bihurtzearren, ekologikoa eta iraunkorragoa landa eremu askotan eta Orbaibarreko leku ederrak ezagutzera eraman, goi mailako bizipen esperientziak eskainiz.

Paregabeko eta erabateko esperientzia Orbaibarrean bilatuz, egitaraua abenduaren 16an, larunbata, zentratuko da, gure zentzumenak piztuko dituzten jarduerak eskeiniz eta bertako, nafarroako orban izandako egonaldia ahaztezina bihurtuz. 10:00etan Untzueko Txakur Zentroan usaimen ikastaroa boilurra bilatzeko txakurrak hezitzeko bideratutako jarduera eskeiniko da, trufikultoreei zuzenduta gehien bat, Esccan (Escuela Canina Navarra) deritzon enpresak eramana. Aldez aurreko erreserba: 619 430 960.

12:00tan Eristaingo basetxetik bertako erromanikoa erakutsiko duen bisita gidatua aterako da. Orisoaingo eliza erromanikoak, larunbatean kontzertu ezinhobea izanen dugu, kanta tradizionalak euskaraz (20:00tan) Beltxaren bikotearekin (Lina Aldueza y Ana Telletxea). Honetarako, baita ere aldez aurreko erreserba beharrezkoa da.

Kontzertua baino lehenago, 18:30tan, ardo eta trufaz egindako uztarketa egongo da, Unsi Bodegaren eskutik, Erdialdeko berriztasun bat. Enologoa den eta «CRH Palacio de Orisoain» landetxeko jabea denak zuzenduko gaitu uztaketa honetan, Orisoaingo txoko politetatik gidatuz eta trufen ezaugarriak ardo desberdinekin nahasterakoan azalduz. Uztaketan izen emateko epea, abenduaren 14ean, osteguna amaituko da.

Abenduaren 17 igandean, txakurrekin eta basurdeekin burutuko diren bilketa erakustaldiak egonen dira, baita boilur freskoaren salmenta. Beratan, produktu trufadun anitz aurkitu ahalko dituzue, baita laborantzan aritu nahi duenarentzako landareak ere. Honekin batera, pintxo trufadunak daztatzeko aukera izanen da. 13:00ean show cooking-a burutuko da, Jon Iñaki Monterroso Don Carlos Hotelaren sukaldari jabearen eta Antxon Elizalde soelierraren partetik: Trufekin sukaldatzen ausar zaitez! 13:30tan XV Tuber Saria emanen da, trufarekin sukaldean berritzeagatik. Plater irabazlea,azokaren karpan egin eta azalduko da 13:30tan, sukaldari irabazlearen eskutik.

Asteburuan zehar, pintxo trufadunak daztatu ahalko dira Casa Ángel Jatetxean (Barasoian) eta igandean, Coto Valdorban (Sansoain) menu trufaduna eskeiniko da, edota Orisoainen egingo den herri bazkariaz gozatzea, Jakitea elkarteak antolatuta, Zaporeak-Sabores proiektu solidariosaren kolaboratzaileak.

Orbaibarrako Garapenerako Elkartea/ La Asociación para el Desarrollo de Valdorba, Nafarroako Trufa Azokaren XVI.edizioko antolatzaileak, I. Trufa Azokarekin hasiera eman zion proiektuari esker Aurrera doa, Micovaldorba, “Best Project LIFE” saria lortu zuena, Europako Batzordeak ezagupena emanda, zeinean europan LIFE proiektuetatik hoberenetakoa zela esan zuten. Erresuma Batuak (Comité Habitat) ere saritu zuen, 2004ean, eremuko iraunkortasunean oinarriturik, 40tik munduko praktiketaik hoberenetako bat zela aitortuz.

Jarduera hauek, Nafar Gobernuko, Turismo eta Merkataritza Antolatu eta Sustattzeko Zerbitzua diru laguntzarekin egiten dira.