Ordaibarra 7 udalek osatzen dute:
Barasoain, Garinoain, Leotz (konposatuta), Oloritz (konposatuta), Orisoain, Puiu eta Untzue.
Leozko udala: Amatriain, Amunarrizketa, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Iratxeta, Hiriberri, Leotz, Makirriain, Oleta, Santsoain, Santsomain, Uzkita.
Olorizko udala: Bariain, Etxague, Mendibil, Oloritz, Orizin, Soltxaga eta bai Eristaineko nola Lepuzaineko baserriak.
Begira dezakezu hemen nola ailegatu aipatutako helbideetara.
Azalera: 210 km2
Biztanleak: 2.183 (1.215 gizon eta 968 emakume)
Osotara | Gizonak | Emakumeak | |
Barasoain | 676 | 354 | 322 |
Garinoain | 495 | 275 | 220 |
Leotz/Leoz | 253 | 166 | 87 |
Oloritz/Olóriz | 191 | 111 | 80 |
Orisoain | 94 | 51 | 43 |
Puiu | 347 | 187 | 160 |
Untzue/Unzué | 127 | 71 | 56 |
Dentsitatea: 10,39 Biztanle/km2
Orbaibarrak XIX. menderarte administrazio-unitate bat sortuko du, non Orba deritzon izenaren jatorria, ekialdeko mugan kokaturik dauden mendietatik jasoa izanen da.
Jada 1.431. urtea baino lehen, lau lurraldetan bananduta zegoen: Barasoain (Garinoainekin batera), Basondoa (Untzue, Etxague, Barain, Orizin, Oloritz, Soltxagacon, Eristain eta Mendibilekin batera), Leotz (Leotz, Uzkita, Hiriberri, Oleta, Artariain, Iratxeta, Amunarrizketa, Orisoain eta Santsomainekin batera) eta Puiu (Amatriain, Makirriain, Bezkitz, Benegorri, Santsoain eta Puiurekin batera).
Ibarraren Gobernua, batzorde baten menpe zegoen, ezen Juan IIak aukeratuta, bertako lur – jabea buru izendatu zuen. Aipatutako batzordea, Katalain elizan elkartzen zen.
XVI mendeko lehenengo zatian, Ibarrak sekulako hazkundea eduki zuen. Ondorioz, Erdi Aroan zehar, bertako eskualdea, erreserba demografikotzat izendatuta zegola medio, lekuko biztanle askoei haien etxeak uztera behartu zituzten. Gertaera honek XVI. mendetik gaur egun arte iraun du.