(Tafalla-Orbaibar)
Zer da?
Etxeko laguntza-zerbitzua da, profesionalek gidatua eta honako pertsona hauei zuzenduta:
– Pertsona heduak, desagaitasuna dutenak, autonomia pertsonalean zailtasunak dituztenak.
– Adin txikikoak dituzten familia-unitateak eta etxean behar den zainketa eta arreta eman ezin dutenak.
Zein da helburua?
Pertsonak bere ohiko ingurunean ahalik eta denbora gehien mantentzea, ahalik eta bizi kalitaterik hoberena, zentroetan sartzea sahiestuz premiazkoa ez denean eta ondorioz ingurunearekiko deserrotzea ekidinez.
Harremanetarako
Telefonoa 948 703 923
E-posta ealgarra@tafalla.es
Aurrez aurre (Aldez aurretik hitzordua)
Esku hartzen duten profesionalak
Gizarte-langilea: Zerbitzuko Udal Arduraduna.
Familia-Langilea: Etxeko lanen arduraduna.
Zein herritan eskaintzen da
Barasoain, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Tafalla.
Zerbitzu emateak
Etxeko laguntza
– Elikagaiak erosi.
– Etxean jatorduak prestatzen lagundu.
– Etxez etxeko otordu-zerbitzua.
– Arropa zaindu: garbitu, lisatu, mantendu eta erosi.
– Etxea garbitu.
– Etxearen egoera orokorra gainbegiratu, etxeko istripu arriskuak aurreikusiz.
Laguntza pertsonala
– Garbitasuna eta higiene pertsonala: gainbegiratu, garbitu, bainatu.
– Janzten eta jaten lagundu.
– Erabiltzailearen elikadura kontrolatu.
– Tratamendu medikua jarraitu, osasun arloko lehen mailako arreta taldeekin koordinatuta.
Laguntza psikosoziala
– Balartasun eta isolamendu sentimenduen aurrean babesa.
– Orientabidea antolaketa ekonomiko eta familiarrean.
– Laguntza familia higienearen plangintzan.
Laguntza soziokomunitarioa
– Etxetik kanpoko laguntza, izaera pertsonaleko kindeaketetan.
– Boluntarioen esku-hartzea sustatu akonpainamendu lanetan.
Familiari laguntza
– Familiari formazioa eta aholkularitza eskaini zainketa gaietan.
Laguntza teknikoa etxebizitzan
– Zainketa errazten duten laguntza teknikoei buruzko aholkukaritza.
– Etxebizitza egokitzeko baliabideei burusko aholkularitza.
– Bestelako laguntzei buruzko aholkularitza: larrialdietarako telefono zerbitzua, etxez etxeko arretarako diru-laguntzak, eguneko egoitzak, ea.